The Sims (bideojokoa)

The Sims 2000. urtean ekoiztutako bideojokoa da, izen bereko frankiziaren lehenengoa. Maxis garatua eta Electronic Arts argitaratua, 2000ko urtarrilaren 31n merkatura atera egin zen Microsoft Windows-erako. Jokoak proiekzio isometrikoa erabiltzen du eta SimCity izeneko hiri baten auzoan pertsona birtual bat edo gehiagoren (“Sim-ak”) eguneroko eginkizunen simulazio ireki bat aurkezten du. Joko honek 7 hedapen-pakete eta 4 deluxe edizio eduki bereziekin argitaratu ziren. Bertsio originala merkatura atera zen hainbat formatu eta multiplataforma bertsioetan.

 The Sims (bideojokoa)
Jatorria
Sortzailea(k)Will Wright
Argitaratze-data2000
IzenburuaThe Sims
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaElectronic Arts
Banatze bideaCD-ROM (en) Itzuli
Aurkezpen data1999ko apirilaren 5a
Ezaugarriak
Genero artistikoalife simulation game (en) Itzuli eta LGBT pertsonaidun bideo-jokoa
Hizkuntzaalemana, ingelesa, gaztelania, nederlandera, daniera, frantsesa, italiera, suediera, japoniera eta Simlish (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaXbox, PlayStation 2, Microsoft Windows, macOS, Nintendo GameCube eta Classic Mac OS (en) Itzuli
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaPEGI 7TeenB (Ages 12 and up)USK 0
TelesailaThe Sims (serie)
Software motoreaproprietary engine (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Inbentarioa932.2012
Ekoizpena
DiseinatzaileaWill Wright
GaratzaileaMaxis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJerry Martin (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSimNation (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaThe Sims universe (en) Itzuli
thesims.com
IMDB: tt0276506 Edit the value on Wikidata

Auzoa 1en (Hiri zaharra izena hartu zuena Unleashed paketearen argitalpenarekin) jokalariak gehien maite dituen Sims-ak ezagutzera eman ziren: Bella, Mortimer eta Cassandra Goth, Bob eta Betty Newbie, Pleasant familia… edo pertsonaia bereziak Servoak, Pailazo tristea edo Superstar paketearen ospetsuak.

Gaur egun, The Sims jokoa ez da ia erabiltzen The Sims 2, 3 eta 4 jokoen argitarapenen ondorioz. Gainera, hainbeste urte izanda grafikoen eta jokabilitatearen aldetik askoz urriagoa da besteekin konparatuz. Izan ere, seriearen jarraitzaileek nostalgiarekin gogoratzen dute jokoa lehenengo izan zelako.

2002ko martxoaren 22rako The Sims 6.3 milioi kopia baino gehiago salduak zituen (13 bere 3 lehenengo hedapen-paketeak kontuan hartzen badira).

Jatorria aldatu

Egileak dioen bezala, The Sims beste joko batean inspiratua dago. Joko hori Little Computer People izena hartzen du eta egileak txikitan jolasten zuen.

Hedapen-paketeak aldatu

  • The Sims: Livin’ Large - 2000ko abuztua

Objektu, ekintza eta Sim trebetasun gehiago erantsi ziren bizilagunekin harremanak izateko. Lan berriak eta elkarrizketarako gaiak ere bai.

  • The Sims: House Party - 2001eko martxoa

Orain, Sim-ek jaiak egin ditzakete bere etxeetan, jaietako objektu berriak eta arropa berriak gehitzen zaizkie, hala nola: diskoteka-pisu bat, DJko kabina bat, estereo berriak, zezen mekaniko bat, etab.

  • The Sims: Hot Date - 2001eko azaroa

Lehen aldiz, Sim-ak etxetik atera daitezke, hirigunera joan, diskoteketara, jatetxeetara afari erromantiko bat egitera.

  • The Sims: Vacation - 2002ko martxoa

Sims-ek hainbat leku dituzte oporretan joateko: hondartzak, elurra dagoen mendiak eta kanpatzeko basoak.

  • The Sims: Unleashed - 2002ko iraila

Sim-ei hainbat maskota edukitzeko aukera ematen die, eta auzoak zabaltzen ditu; denda, parke eta abar eraiki daitezke.

  • The Sims: Superstar - 2003ko maiatza

Studio City gehitu da. Eremu berri horretan, zure Sim-ek abeslari, modelo edo aktore gisa lan egin dezakete, bainuetxeetan erlaxatu eta jende ospetsua ezagutu.

  • The Sims: Makin’ Magic - 2003ko urria

Zure Sim-ek magia erabili eta ikas ditzakete. Auzo magiko bat gehitu da.

Deluxe edizioak aldatu

  • The Sims: Deluxe Edition - 2002

Livin' Large, deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Double Deluxe - 2003

Livin' Large, House Party, double deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Triple Deluxe - 2004ko maiatza

Livin' Large, House Party, Vacation eta triple deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Complete Collection - 2006ko martxoa

7 hedapen-paketeak DVD batean biltzen ditu.

Kanpo estekak aldatu