Tenplu Satanikoa

The Satanic Temple» orritik birbideratua)

Tenplu Satanikoa (ingelesez: The Satanic Temple) Ameriketako Estatu Batuetako gobernuz kanpoko erakunde erlijiosoa baina Jainko eza da. 2012an sortua, haien egoitza nagusia Salemen dago, Massachusetts estatuan. Ideologikoki, ez dute Satanengana sinesten; haientzako askatasunaren eta kontrakulturaren elementu sinbolikoa da. Ezaugarri horrek Satanen Elizatik erabat hurruntzen du.[1] Berez, Tenplu Satanikoak aktibismo politikoan du helburu nagusia, ikuspuntu ezkertiar eta progresista batetik

Tenplu Satanikoa
Datuak
Motaerlijio-erakundea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2013
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: thesatanictemple Twitter: satanic_temple_ Instagram: thesatanictemple Youtube: UCYIv7bicSK4NBL_lgH61zIw Pinterest: SatanicTemple Edit the value on Wikidata
Tenplu Satanikoaren jarraitzaileentzat deabrua askatasunaren sinboloa da.
Lucien Greaves, taldearen bozeramailea.
Halloween Tenpluak onartutako jai ofiziala da.

Historia aldatu

Sortzaileak Malcolm Jarry eta Lucien Greaves (izengoitiak) izan ziren. Biak 2012an bildu ziren eta 2013ko urtarrilean erakundea aktiboa zen. George W. Bush presidenteak ordurako Etxe Zuriatik erakunde erlijiosoei diruz laguntzeko ekimena iragarrita zuen. Tenplu Satanikoa horren aurrean erantzun bat izan zen. Tenplu Satanikoak 2016an ireki zuen bere egoitza ofiziala Salemen, Massachussetsen. Gaur egun Estatu Batuetan hogei kapitulu ditu hiri nagusietan. 2019ko apirilean ofizialki erakunde erlijioso gisa onartua izan zen.

Elkartearen oinarriak aldatu

Hauek dira:[2]

  • Norberak, arrazoiaren arabera, izaki guztienganako errukia eta enpatiarekin jokatzen ahalegindu beharko luke.
  • Justiziaren aldeko borroka legeen eta erakundeen gainetik gailendu behar den etengabeko eta beharrezko jarduera da.
  • Norberaren gorputza bortxaezina da, norberaren nahiaren menpean soilik.
  • Besteen askatasunak errespetatu behar dira, baita ofenditzeko askatasuna ere. Beste baten askatasunak nahita eta bidegabe inbaditzea zurea bertan-behera uztea da.
  • Sinesmenek munduko gure ulermen zientifiko onenarekin bat etorri behar dute. Kontuz ibili behar dugu gertaera zientifikoak gure sinesmenetara egokitzeko inoiz ez desitxuratzeko.
  • Pertsonak hutsegikorrak dira. Okerren bat eginez gero, ahal dugun guztia egin behar dugu zuzendu eta sor zitezkeen kalteak konpontzeko.
  • Printzipio bakoitza noblezia ekintza eta pentsamenduan inspiratzeko diseinatutako printzipio orientatzailea da. Errukiaren, jakinduriaren eta justiziaren espirituak nagusitu behar du beti idatzitako edo ahozko hitzaren gainetik.

Jai egunak aldatu

Tenplu Satanikoak bost jai egun onartzen ditu:[3]

Data Gertaera
Otsailaren 15 Luperkalia
Apirilaren 30 Walpurgis gaua
Uztailaren 25 Inaugurazio eguna
Urriaren 31 Halloween
Abenduaren 25 Sol Invictus

Kanpaina batzuk aldatu

Tenplu Satanikoak egindako kanpainek hedabideetan harrera handia izaten dute. Hona hemen batzuk:

  • Baphomet estatua Oklahomaren Kapitolio aurrean: Hamar Aginduen monumentua zegoen eta Tenplu Satanikoak bere estatua ere bertan jartzeko eskubidea aldarrikatu zuen. Azkenean monumentu kristaua kendu zen eta Tenpluko kideek haiena ere kendu zuten, haien Detroiteko egoitzaren aurrean jarriz.[4]
  • After School Satan klubak: eskola askotan onartzen dira klub kristauak izatea. Horregatik, era berean, tenplukideek Satan-eskolak sortu dituzte erantzun gisa.[4]
  • Children Project: 2014an hasita haurren aurka egiten diren zigor fisikoak salatzen du.[6]
  • Meza arrosak (Pink Mass): Zeremonia homosexualak dira, oso ezaguna izan diren homofoboen hilobien gainean.[6]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu