The Road (2009ko filma)
The Road (euskaraz Errepidea) 2009ko John Hillcoat australiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako drama film post-apokaliptiko bat da. Pulitzer Saria irabazi zuen Cormac McCarthy idazlearen 2006ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Viggo Mortensen, Kodi Smit-McPhee, Robert Duvall, Charlize Theron eta Guy Pearce aktoreek antzeztu zuten.
The Road (2009ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | The Road |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film post-apokaliptikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Road |
Grabazio lekua(k) | Pittsburgh |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Hillcoat (en) |
Gidoigilea(k) | Joe Penhall (en) Cormac McCarthy |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nick Wechsler (en) |
Konpainia ekoizlea | 2929 Entertainment (en) |
Ekoizle eragilea | Mark Cuban Marc Butan Todd Wagner |
Edizioa | Jon Gregory |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nick Cave |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
Argumentua aldatu
Lurra negu latz eta etengabe batean eta gizateria desagertzear jarri duen hondamendi apokaliptiko baten ondoren, izenik gabeko gizon batek (Viggo Mortensen) eta bere semeak (Kodi Smit-McPhee) bizirauteko ahaleginak egiten dituzte. Beren Amerikako hego kostalderako bidaian zehar zer jan eta non lo bila dabiltz, baina baita bidelapurren eta kanibalen jazarpena ekiditen ere. Bidai guztian zehar, aita semeari balore moralak eta nola biziraun irakasten saiatuko da, jada inongo batasun eta itxaropenik ez duen gizarte bat nagusi den mundu batean.
Aktoreak aldatu
- Viggo Mortensen: Gizona
- Kodi Smit-McPhee: Mutikoa, Gizona eta Emakumearen semea
- Charlize Theron: Emakumea, Gizonaren emaztea
- Robert Duvall: Gizon Zaharra
- Guy Pearce: Beteranoa
- Molly Parker: Emakumea, Beteranoaren emaztea
- Michael Kenneth Williams: Lapurra
- Garret Dillahunt: Taldekidea
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)