The Prisoner of Zenda (1952ko filma)

The Prisoner of Zenda Anthony Hope idazle ingelesak idatzi zuen izen bereko nobelaren zinemarako bertsioetako bat da, 1952an filmatua. Richard Thorpek zuzendutako lana da eta Pandro S. Bermanek ekoiztua. Gidoia Noel Langleyk sinatua bazen ere, 1937ko bertsioaren egitura bera jarraitzen du. Harako hartan egokitzaileak John L. Balderston, Wells Root, Edward E. Rose, eta Donald Ogden Stewart izan ziren. Musika Alfred Newmanek sortu zuen, argazkia (Technicolor sistema erabiliz) Joseph Ruttenbergen lana izan zen, eszenografiaz Cedric Gibbons eta Hans Peters arduratu ziren eta jantziak Walter Plunkettenak izan ziren. Jean Heremans eskrima irakaslea izan zen.

The Prisoner of Zenda (1952ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1952
IzenburuaThe Prisoner of Zenda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, film erromantikoa, film dramatikoa, film komikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Prisoner of Zenda (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard Thorpe
Gidoigilea(k)John L. Balderston
Noel Langley (en) Itzuli
Donald Ogden Stewart (en) Itzuli
Wells Root (en) Itzuli

[[Kategoria:Noel Langley (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Donald Ogden Stewart (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Wells Root (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPandro S. Berman
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaGeorge Boemler
Ekoizpen-diseinatzaileaCedric Gibbons
Bestelako lanak
MusikagileaAlfred Newman
Argazki-zuzendariaJoseph Ruttenberg
Jantzi-diseinatzaileaWalter Plunkett (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEuropa

IMDB: tt0045053 Filmaffinity: 620242 Allocine: 45432 Rottentomatoes: m/1016757-prisoner_of_zenda Mojo: prisonerofzenda52 Allmovie: v39279 TCM: 87183 TV.com: movies/the-prisoner-of-zenda Netlix: 70061354Edit the value on Wikidata

Antzezleak

aldatu

Ekoizpenaren gaineko hainbat kontu

aldatu

Lehen esan bezala 1952ko bertsio honek 1937an filmatu zen lanaren egokitzapen bera jarraitu zuen. Orduan ekoizlea David O. Selznick izan zen, John Cromwell zuzendaria eta bikote antzezle nagusia Ronald Colmanek etaMadeleine Carrollek osatu zuten. Aldaketa gutxi izan ziren Noel Langleyk elkarrizketetan sartu zituenak. Horretaz gain, 1937an zein 1952an Alfred Newmanen musika bera erabili zen pasarte askotan. Eta film biak ondo aztertuta nabaria da kamarak ematen dituen planoak, batean zein bestean, estilo berekoak direla.

Zuzendari Richard Thorpek eta ekoizle Pandro S. Bermanek urte berean Ivanhoe filmean ere elkarrekin egin zuten lan. Gerora ere biak ala biak honakoetan arituko ziren: All the Brothers Were Valiant (1953), Knights of the Round Table (1953), The Adventures of Quentin Durward (1955) eta Jailhouse Rock (1957).

Kanpo estekak

aldatu