Ireki menu nagusia

The Maze Runner (filma)

The Maze Runner zientzia fikziozko, suspensezko eta akziozko film estatubatuarra da. Wes Ballek zuzendutakoa da eta James Dashner autorearen eleberrian oinarrituta dago. Protagonistak Dylan O’Brien, Kaya Scodelario, Thomas Brodie-Sangster, Will Poulter eta Ki Hong Lee dira. Filma 2014ko irailaren 19an estreinatu zen Ameriketako Estatu Batuetan, 20th Century Fox-en banaketaren bidez. DVD-a eta Blu-ray-a 2014ko abenduaren 16an atera ziren.

The Maze Runner (no).jpg The Maze Runner (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2014
Jatorrizko izenburua The Maze Runner
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa dystopian film Itzuli, thrillerra, post-apocalyptic film Itzuli, lan literario batean oinarritutako filma, akziozko filma, misteriozko zinema eta fantasiazko filma
Iraupena 113 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Maze Runner Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Wes Ball
Gidoigilea(k) Noah Oppenheim Itzuli
T.S. Nowlin Itzuli
[[Kategoria:Noah Oppenheim Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:T.S. Nowlin Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Dylan O'Brien (Thomas )
Thomas Brodie-Sangster
Kaya Scodelario
Will Poulter
Aml Ameen
Patricia Clarkson
Jacob Latimore
Ki-hong Lee
Blake Cooper
Dexter Darden
Chris Sheffield
Joe Adler
Alexander Flores
Don McManus



[[Kategoria:Will Poulter Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jacob Latimore Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ki-hong Lee Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Blake Cooper Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Dexter Darden Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Chris Sheffield Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Joe Adler Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alexander Flores Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Don McManus Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Wyck Godfrey
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Dan Zimmerman Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea John Paesano
Argazki-zuzendaria Enrique Chediak
Kanpo loturak
www.themazerunnermovie.com
kronologia

The Maze Runner (filma) Maze Runner: The Scorch Trials Itzuli

The Maze Runner filmak Thomas gaztearen istorioa kontatzen du; bere adineko beste gazte batzuekin batera, munstroz eta misterioz beteriko labirinto batean giltzapetu dute.

Espezialistek kritika ezberdinak egin dituzte pelikularen inguruan. Metacritic-ren arabera, guztira 56 puntu lortu zituen 100etik, 34 iruzkin kontuan harturik. Batzuek antzezpena, giroa eta suspensea goratu zuten, eta Lord of the Flies, Hunger Games eta Divergent lanekin antzekotasunak nabaritu zituzten. Horretaz gain, filmak leihatilan arrakasta izan zuen, eta 340 miloi euro baino gehiago bildu zituen mundu osoan zehar, hots, hamar aldiz bere aurrekontua. Horren ondorioz, 20th Century Foxek Maze Runner: The Scorch Trials izeneko sekuela iragarri zuen, zuzendari berdinarekin eta 2015eko irailaren 18an estreinatu zena.

SinopsiaAldatu

Filmak Thomas gaztearen istorioa kontatzen du. Gazte honen memoria ezabatu dute eta, bere adineko beste gazte batzuekin batera, munstroz eta misterioz beteriko labirinto batean giltzapetu dute. Denbora aurrera joan ahala jakiten du nork eta zergatik sartu zuen bertan, labirintoaren bizimodura moldatu eta barruan aurretik bizi zirenekin elkarbizitzen duen bitartean.

ArgumentuaAldatu

Filmaren hasieran, gorantz doan jasogailu baten barruan dagoen gazte bat (Dylan O’Brien) agertzen da. Goiko partera iristerakoan, ezagutzen ez dituen hainbat gaztez inguratuta dagoela ohartzen da. Gazteak harrizko hormaz inguraturiko gune txiki berde batean daude. Albyk (Aml Ameen), gunearen liderrak, azalpenak ematen dizkio eta beste gazteek bezala, memoria galdu eta leku horretara bidali zutela kontatzen dio. Gazteak Chuck (Blake Cooper) eta Newt (Thomas Brodie-Sangster) ezagutzen ditu, lekura moldatzen den bitartean. Gauean, mutila iritsi dela ospatzeko jai bat antolatzen dute. Newtek azaltzen dio ezagutzen ez duten arrazoi batengatik bidali zituztela gune hartara jasogailuaren bidez, eta hilero gazte bat ekartzen dutela kontatzen dio. Era berean, Newtek azaltzen dio bertan dauden batzuk hiru urte daramatzatela giltzapean; izan ere, hortik ateratzeko modu bakarra labirintoa zeharkatzea da. Hala ere, gauean, ateak ixterakoan, erasotzen duten munstroz beterik dago (“penitente” edo “lazerador” ezizenez). Ondorioz, soilik “lasterkariak” izendatutakoak sar daitezke bertan, labirintoa ezagutzen duten bakarrak baitira. Bizirik irauteko, biztanleek gune barruan lan desberdinak egiteko taldeak sortu zituzten; besteak beste, sukaldariak, lasterkariak eta medikuak. Newtek azalpenekin jarraitu baino lehen, Gallyk (Will Poulter) lagunarteko borrokaldi bat egitea proposatzen dio. Borrokatzen ari diren bitartean, heldu berri den gazteak buruan kolpe bat jasotzen du eta memoriaren zati bat berreskuratzen du. Horrela, bere izena Thomas dela esaten die.

Hurrengo egunean ongarriaren bila joateko eskatzen diote Thomasi, eta labirintoan barrena murgiltzen da. Ustekabean, lasterkari batek, Ben-ek (Chris Sheffield), Thomasi eraso egiten dio; izan ere, lazerador baten ziztadaren ondorioz, Ben erotu egin da. Benek beste pertsona bat hiltzeko arriskuan ez sartzeko eta sendagairik ez dutenez, ilunabarrean labirintoan uzten dute, hil dadin.

Biharamunean, Thomas bere iragana gogoratzen saiatzen da. Gunean iskanbila sortzen da, Alby eta lasterkarien liderrak, Minhok (Ki Hong Lee) labirintoan sartu baitira gaua iristear zegoenean, eta ez dira bueltatu. Gazteak ate nagusian elkartzen dira, noiz itzuliko zain, eta ezustean, Minho agertzen da Alby arrastaka daramala. Lazerador baten ziztada jaso du Albyk, eta gazteak harrituta geratzen dira; izan ere, munstro horiek ez dute egunean zehar erasotzen. Ateak ixten ari direla, Thomas labirintoan sartzen da, beste bi gazteek sartzeko astirik ez dutela baitaki. Ondorioz, gaua iristerakoan, hirurak labirintoan giltzapetuta geratzen dira. Alby bere kabuz ezin denez mugitu, Thomas eta Minho egunsentira arte ezkutatzen dute, baina lazerador batek eraso egiten die. Thomasek Alby ezkutatu eta munstroa akabatzen du, eta biek alde egitea lortzen dute. Gazte heldu berria hori lortzen duen lehenengo biztanlea bihurtzen da.

Egunsentian, hiru gazteak labirintotik ateratzen dira, eta Alby konorterik gabe jarraitzen duen bitartean, biztanleak biltzen dira Thomas zigortzeko asmoz; izan ere, arauak hautsi eta labirintoan sartu da lasterkari bat izan gabe. Momentu horretan, eta erabaki bat hartu baino lehen, jasogailua ustekabean igotzen hasten da. Bertan, gunera heldu den lehen neska ikusten dute (Kaya Scodelario), eta berarekin batera, ohar bat, “azkenengoa” izango dela jakinarazten diena.

Bitartean, Thomas, Minho eta beste hiru biztanleek labirintoa esploratzen dute, aurreko gauean hil zuten lazeradorearen arrastoen bila. Horrela, zazpi zenbakia zeraman gailu bat deskubritzen dute. Bueltatzerakoan, bileran Thomas putzuan (kartzela moduko lekua) gau bat igarotzea erabakitzen dute eta jarraian lasterkari izendatzen dute, Minhok aholkatuta. Beranduago, neska esnatu eta iskanbila sortzen du Thomas berarekin hitz egin lortzen duen arte. Orduan konturatzen da bere izena Teresa dela. Oharraz gain, Teresak bi antidoto daramatza, eta bat erabiltzen dute Alby sendatzeko. Gau horretan bertan, Thomasek bere zigorra betetzen du. Hurrengo egunean, hura eta Minho labirintoan sartzen dira eta lazeradorearen gailuaren bidez, zazpigarren sektorean. Irekitzen saiatzerakoan, sektorea ixten hasten da eta alde egin behar dute.

Gunera itzultzen direnean, gertatutakoa azaltzen hasten dira, baina Alby esnatu dela ikusten dute eta honek Thomas beti “haien” (WICKED erakundea) gogokoena izan dela dio. Gainera, labirintoaren ateak ez dira ixten, eta beste hiru irekitzen dira eta hamarnaka lazeradore ateratzen dira. Hauek Alby eta Zart (Joe Alder) akabatzen dituzte. Hurrengo goizean, Gallyk Thomasi gertatutakoa leporatzen dio; izan ere, iritsi denetik gauza arraroak gertatu dira. Thomas eta Teresa hiltzen saiatzen dira, baina Chucken laguntzari esker, Newt eta Mito salbatzen dira. Thomas egun horretan bertan aterako zirela baieztatzen du, aurreko egunean ikusitako irteera dela eta. Gauzak horrela, biztanleetariko batzuk gunean geratzen dira, eta bitartean, Thomas, Teresa, Chuck, Newt, Minho, Jeff eta beste batzuk labirintoan barrena murgiltzen dira.

Gehienak laborategi batera eramaten duten tuneletara iristea lortzen dute. Bertan Ava Paigek (Patricia Clarkson) egindako grabaketa bat aurkitzen dute, non gertatutako guztia kontatzen den. Duela urte batzuk, eguzki-erupzio batzuek munduko biztanleriaren zati handi batekin amaitu zuten. Era berean “disdira” izeneko birus bat laborategi batetik alde egin eta bizirik ateratako biztanleria gehiena kutsatu zuen. Bizirik ateratako herrialde guztiek WICKED izeneko agentzia bat sortu zuten, gizakiekin esperimentatzeko baimena duena, sendaketa bat aurkitzeko premian. Labirintoa da honen guzti honen arrazoia.

Grabaketa amaitzean, Gally ustekabean agertzen da laborategian, pistola bat eskuan eta Thomasi mehatxuka, bere etxea suntsitu izana leporatuz. Thomas Gallyrekin hitz egiten saiatzen da, baina honek tiro egiten dio, Minhok lantza bat jaurtitzen dio bularrera eta momentuan hiltzen da. Orduan, Thomas konturatzen da Chuckek tiroa jaso salbatzeko asmoz bere erdian jarri denean. Bat-batean, soldadu talde bat oldarka sartzen da laborategian Thomas eta besteei eskolta eman eta leku ziur batera eramateko. Filma liburuaren epilogoarekin amaitzen da; bertan, Avak lehenengo proba arrakasta bat izan dela esaten die WICKED elkarteko kideei, eta dagoeneko bigarren faserako prest daudela.

PertsonaiakAldatu

Produkzioa eta banaketaAldatu

Casting-a eta GidoiaAldatu

Wes Ball, pelikulako zuzendaria, San Diegoko Komiki Konbentzio Internazionaleko konferentzia batean, Kalifornia, 2014ko uztailan.

Hasiera batean, pelikulako zuzendaria Catherine Hardwicke izatekoa zen baina Ruin laburmetraia egin eta gero, Wes Ballek 20th Century Fox-ekoak harritu zituen eta azkenean bera hautatu zuten liburuaren adaptazio zinematografikoa egiteko. Pelikulaz gain, Ballek casting-a ere hautatu nahi zuen. Bere lehen erabakia Teresa pertsonaiaren aktoresa izan zen, Kaya Scodelario, Skins telesailean egindako lanagatik egokiena zela argudiatu zuen zuzendariak. Lehen momentu batean, Dylan O’Brien ez zen hautatua izan Thomas protagonistaren papererako baina The Internship (2013) pelikula ikusi eta gero Ballek erabaki zuen O’Brien protagonista egokia izango zela. Chuck-en rolerako, zuzendariak proposamen asko jaso zituen twitterren bidez, gauzak horrela, Blake Cooper hautatu zuen. Beste pertsonai nagusientzat aukeratuak izan ziren aktoreak: Thomas Brodie-Sangster, Newt bezala; Will Poulter, Gally bezala eta Ki Hong Lee, Minho bezala.

Wes Ball zuzendariari egindako elkarrizketa batean esan zuen jada grabaketarekin hasi zirenean gidoi bat zeukatela. Baina irakurri zuenean, gidoi horrek ez zuen liburuaren ideia berdina transmititzen Ball-entzat. Orduan, James Dashner, liburuaren autorearekin jarri zen harremanetan eta gidoian aldaketak egin eta gero ados zegoela adierazi zuen. Ball ere pozik zegoen orain gidoiarekin. Pelikulako aktoreek ez zuten liburua irakurri ezta ezagutu, Blake Cooper izan ezik.

Grabaketa eta edizioaAldatu

Kaya Scodelario (ezkerra) eta Dylan O’Brien (eskuma) pelikula aurkezten San Diegoko Komikien Konbentzio Internazionalean, Kalifornian, 2014ko uztailean.

2013ko maiatzaren 13an hasi zen pelikularen grabaketa, Baton Rouge-n, Luisianan. Areako eszenetarako Jackson herriko 200 hektareako baserri bat erabili zuten. Baina, baserri horretan arazo bat izan zuten; ingurutik 50 bibora baino gehiago aurkitu zituzten eta horietako asko posointzuak ziren. Hala ere, hauek kendutakoan ez zuten istripurik izan. Aktore guztiek jaso zituzten superbibentzia klaseak armak eta etxolak eraikitzen eta erabiltzen jakiteko. Gainera, grabaketaren lehenengo gaua naturan pasatu zuten, aterperik gabe. Hala ere, ez zituzten froga fisikorik pasatu izan behar, ez korrika egiteko, ezta salto egiteko ere. Egunero 60 toma inguru grabatzen zituzten, errodaia denbora gutxitzeko nahiarekin.

Laberintoko sekuentzietarako Sam’s Club eraikin zaharra erabili zuten. Bertan, aktoreek eskalatzeko moduko paretak eraiki zituzten eta gero ordenagailu bidez horien tamaina handitu egin zuten. Zuzendariak twitter bidez galdetu zien liburuen zaleei ia zeintzuk ziren haien eszenarik gustokoenak, ziurtatzeko pelikulan agertzen zirela. Grabazioa zortzi asteetan bukatu zuten baina edizioa, ordea, ia urte oso bat iraun zuen.

AireratzeaAldatu

Pelikularen lehenengo trailerra 2014ko martxoaren 17an aireratu zen. Hurrengo hilabetean, 20th Century Fox-ek filmaren promozioa hasi zuen pertsonaien kartelak argitaratuz. Uztailean bigarren trailerra atera zuten Yahoo! Movies-en. Izatez, pelikula 2014ko otsailaren 14an estreinatzekoa zen, baina muntaian egondako zenbait arazo zirela eta, irailerarte atzeratu zen estreinaldia. Malasian, Mexikon eta Singapurren irailaren 11an estreinatu zen, Taiwan-en 12an; Afrikako zenbait herrialdeetan, Europan eta Ozeanian 16a eta 18a bitartean eta AEB-n 19an. Hala ere, Italian eta Erresuma Batuan (beste batzuen artean) ofizialki ezin izan zen ikusi urrirarte. Japonian 2015eko otsailaren 20an estreinatu zen. DVD-a eta Blu-ray-a abenduaren 16an argitaratu zituzten. Bi CD-k osatzen dituzte eta horietan ezabatutako eszenak eta pelikularen errealizazioaren inguruko bost kapitulutako dokumentala ikusi daitezke.

ErrezepzioaAldatu

Bildutako diru-kopuruaAldatu

Estreinaldia baino lehen, kalkulatuta zeukaten 30-32 milioi dolar inguru lortuko zituztela Ipar Amerikan takillako lehen astean. Irailaren 19 ofizialki estreinatu zen 3604 zine aretoetan eta lehen bi egunetan $11.25 eta $13.46 milioi bildu zituen, hurrenez hurren. Asteburu horretan The Maze Runner filma diru gehien bildu zuen pelikula izan zen $40.5 milioiekin. Estreinaldiaren astean saldu ziren sarreren erdia inguru The Maze Runner filmarenak izan ziren. Bigarren astean, aldiz, bakarrik $21.4 milioi lortu zituen eta zifra txikitzen jarraitu zuen, hirugarren astean $14 milioi, $9.9 milioi laugarrenean, $5.4 milioi bostgarrenean eta seigarrenean $2.96 milioi. Zazpigarren astean, ordea, %0.6an handitu egin zen $2.97 milioi lortuz baina zortzigarren astean, berriro ere $1.7 milioira jaitzi zen berriro ere. Azkenik, bederatzigarren astean $100 milioi pilatzera heldu zen Ipar Amerikan​. 2015eko maiatzerarte trama postapokaliptikodun gaiko bederatzigarren pelikularik arrakastatsuena da Amerikako Estatu Batuetan. Beste herrialdeetan ere antzeko erantzuna jaso izan zuen. Hego Korean asteburu bateko estreinaldirik hoberenaren record-a lortu zuen, The Hunger Games eta Divergent filmen gainetik. Australian, Belgikan, Brasilen, Frantzian, Hong Kongen, Italian, Erresuma Batuan, Errusian, Tailandian eta Venezuelan emaitza oso onak jaso zituen ere. Guztira, The Maze Runner $102 427 862 jaso zituen Ipar Amerikan eta $238 322 778 gainerako lurraldeetan, bildutako diru-kopuru totala $348 319 861 izanik, pelikularen aurrekontua hamar aldiz, hain zuzen.

Kritikaren erantzunaAldatu

The Maze Runner kritika oso desberdinak jaso izan zituen. Hala ere, orokorrean, positiboak izan ziren. Metacritic gunean 100 puntu posibletik 56 puntu lortu zituen, 34 kritiken arabera. Rotten Tomatoes-en %64ko balorazioa jaso zuen 10etik 5.9-ko nota jasoz, kasu honetan, 136 kritikari profesionalen arabera. The Wall Street Journal-eko adituek esan zuten The Maze Runner beste era horretako adaptazioak baino hobea zela bere «aktuazio indartsuak eta atmosfera misteriotsua eta kitzikagarriagatik». The Washington Post-eko Michael O'Sullivanek kritika positiboa eman zion lau izarretik hiru emanda eta esanez «bisualki dotorea da eta misterioz eta originaltasunez betea dago».​

We Got This Covered-eko Isaac Feldberg bost izarretik lau eman zizkion eta «The Hunger Games-etik (2012) abentura distopikorik zirraragarriena, handinahi eta entretenigarriena» bezala definitu zuen. ​

Time-ko Richard Corliss esan zuen The Maze Runner beste adaptazio batzuk (The Hunger Games eta Divergent) baino apalagoa zela. The Orange Country Register-eko Michael Sragowk esan zuen filmak ikusleak superbibentzia ingurugiro distopiko batean sartzen zituela, nahiz eta filma El señor de las moscas eta Lost-ekin konparatua izan​. USA Today-eko Claudia Puigek kritika negatiboa idatzi zuen adieraziz The Maze Runner filmak ez diola ezer berririk gaineratzen jada esagutzen ditugun zientzia fikzioko filmei The Hunger Games, Divergent eta The Giver bezala.​

Liburuarekin diferentziakAldatu

Pelikula eta liburuaren artean desberdintasun ugari daude, horietako batzuk nahiko garrantzitsuak. Aldaketa hauek liburuaren jarraitzaileen inguruan polemika sortu zuten kritika negatiboez gain. Wes Ball zuzendariak esan zuen liburuaren autorea den James Dashner-ekin kontaktuan jarri zela aldaketekin ados zegoen ala ez galdetzeko eta idazleak baiezkoa eman zuen. MTV-rekin egindako elkarrizketa batean Ballek esan zuen aldaketa guztietarako arrazoi bat zegoela eta geratu ziren misterioei dagokienez, hurrengo filmetan konpentsatuko zituztela.

IstorioaAldatu

Liburuan Thomas eta Teresak telepatia bidez komunikatu daitezke, pelikulan ez bezala. Honen inguruan, zuzendariak esan zuen telepatia pantailan islatzeko oso zaila dela eta ez lukeela ondo funtzionatuko. Errodaian saiatu ziren baina ez zitzaien gustatu nola geratzen zen.

Thomas-ek liburuan denbora asko behar du bere iragana gogoratzeko eta filmean laberintoan dagoen lehen egunetan ematen da.

Liburuan Teresa protagonistetako bat da eta filmean bakarrik momentu puntual batzuetan agertzen da. Zuzendariak adierazi zuen ez zutela pertsonaia gehiago agertzerik lortu trama eta beste pertsonaietan aldaketarik eragin gabe eta toma batzuk moztu behar izan zituztela. Baina, hurrengo filmean protagonisten pisua hobeto banatuko zutela adierazi zuen.

Liburuaren autorea, James Dashner, ados egon zen liburuarekiko filmean egin zituzten aldaketei dagokienez.

Liburuan, Thomas-ek egun batzuk pasatzen diru lan desberdinak probatzen. Filmean, ordea, ia zuzenean bihurtzen da korrikalari. Zuzendariak esan zuen filmari erritmoa eman behar ziotela eta lan desberdin asko erakutzita ikusleak aspertu ahalko zirela.

Pelikulan, Gally hil egiten da Minho-k jaurtitako lantza jasotzean. Aldiz, liburuetan ez da hiltzen eta hirugarren liburuan berriro agertzen da. Ballek esan zuen eszenari dramatismoa eman behar ziotela eta ezin zutela denbora galdu heriotz faltsu bat adierazten.

Liburuan, Thomas eta Minho askoz denbora gehiago behar dute irtenbidea aurkitzeko. Filmean, gailu batek gidatzen ditu bertara eta momentuan ihesaldia planeatzen hasten dira.

Liburuan, puzlea konplexuagoa da filmean agertzen den zenbaki kodigoa baino.

Liburuan, Alby ia istorioko antagonista da, Thomas-ekin duen erlazio txarragatik. Pelikulan, ordea, Alby Thomas onartzen lehena da eta bere mentore bihurtzen da.

Liburuan, Ben ez da korrikalari bat eta pelikulan bai. Zuzendariaren arabera bere istorioari drama gehitzen zion horrela.

Artistikoak eta aldaketa txikiakAldatu

James Dashner laberintoko “izakiak” bareak edo beldarrak bezala deskribatzen ditu. Baina Ballentzat, irudi honek ez luke beldur nahikorik emango, hortaz, bere moldaketan, “izaki” hauek armiarma mekanikoen itxura dute.

Liburuan, kakarraldo metaliko txikiak daude areatik eta laberintotik baina filmean ez dira agertzen.

Liburuan, Newt eta Teresa Thomas-i Tommy edo Tom deitzen diote elkarrizketa gehienetan, hurrenez hurren. Baina filmean bere izena erabiltzen dute soilik.

Liburuan, laberintoaren gainetik zeru faltsu bat dago, artifiziala. Filmean zerua normala da eta hori erakusteko pertsonaiak helikoptero bidez eramaten dituzte. Honek beste desberdintasun bat dakar; liburuan autobus bidez lekualdatzen dituzte pertsonaiak eta ez helikopteroz.

Thomas-ek Newt ezagutzen duen momentutik liburuan argi uzten da errena dela, pelikulan aldiz, ez zaio ezaugarri honi erreferentziarik egiten.

SekuelaAldatu

2013ko urriaren 11 ezagutarazi zen 20th Century Fox-ek trilogiako bigarren liburuaren eskubideak erosi zituela, The Scorch Trials. Pelikula honetan, berriro ere, Wes Ball arituko da zuzendari eta aurreko pelikulako aktoreak ere parte hartuko dute, adibidez: Dylan O'Brien, Kaya Scodelario, Thomas Brodie-Sangster, Ki Hong Lee eta Patricia Clarkson.​ Grabaketak eta preprodukzioa 2014ko irailean hasiko dira Mexiko Berrian. Filme honetan batuko diren beste aktore desberdin batzuk ere badaude: Aidan Gillen Janson-en papera eginez, Rosa Salazar Brenda bezala, Jacob Lofland Aris Jones bezala, Nathalie Emmanuel Harriet bezala eta Giancarlo Esposito Jorge Gallaparga bezala.​ Filma 2015eko irailaren 18an estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan.