Dylan O’Brien

aktore estatubatuarra

Dylan O’Brien (New York, 1991ko abuztuaren 26a) aktore estatubatuarra da. 2011an egin zen famatua, Stiles Stilinskiren pertsonaia interpretatzeagatik teen wolf seriean, 6 urtetan zehar parte hartu zuen seriean. Famatua egin ostean, zinean enfokatu zen eta The maze runnerren protagonistaren papera lortu zuen 2014an. Film honetan parte hartzeagatik hainbat sari lortu zituen,  MTV Movie Awards eta bi Teen Choice Award. Horrez gain, beste pelikula batzuk egin zituen, Deepwater Horizon (2016), American Assassin (2017) eta Love and Monster (2020).

Dylan O’Brien

Bizitza
JaiotzaNew York1991ko abuztuaren 26a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaPatrick O'Brien
AmaLisa Simpsons O'Brien
Hezkuntza
HeziketaMira Costa High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, youtuberra, modeloa eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm3729721 Allocine: 495732 Rottentomatoes: celebrity/dylan_obrien Allmovie: p692094 TCM: 12714788 Metacritic: person/dylan-obrien TV.com: people/dylan-obrien
Twitter: dylanobrien Youtube: UCKPo9yzmhTqn_I6PX9BbR1w Musicbrainz: 2c3b370c-c647-4ffb-b0ca-35b81b5732ed Edit the value on Wikidata

Biografia eta karrera aktore gisa aldatu

Dylan O’Brien, 1991ko abuztuaren 26an jaio zen New Yorken, Estatu Batuak. Patrick O’Brienen eta Lisa Rhodesen semea da, ahizpa bat du, Julia izenekoa.[1] Jatorri irlandarra du bere aitaren partetik eta italiarra, britaniarra eta espainiarra bere amaren partetik. [2] New Jersey-n bizi izan zen 12 urte bete arte, eta 12 urterekin, Kaliforniara joan zen bere familiarekin batera. 2009an graduatu egin zen Mira Costa High School-ean eta urte horretan Siracusa-ko unibertsitatean ikasteko asmoa zuen, kirol komentarista titulua lortzeko. Hala ere, Los Angeles-era joan zen antzezpena ikastera. 2011an YouTuben bideoak argitaratzeagaitik aurkitua izan ondoren,[3] Dylani, Scott McCallen papera eskaini zitzaion Teen Wolf telesailean, baina azkenean Stiles Stilinskiren papera egiten amaitu zuen, eta pertsonaia honegatik interes handiagoa erakutsi zuen. Urte berean, Charlie Brown: Blockhead 's Revenge filmeko protagonista izango zen, Charlie Brownen rolean.[4]

Teen Wolfen denboraldiko lehen atsedenaldian, Dylanek, High Road filmean parte hartu zuen 2012an, Jimmy bezala, eta geroago The First Time filmean, Dave Hodgman bezala, hor, bere gaur egungo bikotekidea ezagutuko zuen, Britt Robertson aktore estatubatuarra.[5] 2013an, First Dates with Toby Harris eta New Girl telesailetan agertu zen, baita The Internship filmean ere. Urte bereko apirilean, Dylanek, Thomasen protagonista papera hartu zuen The Maze Runner filmean. Filmaren grabazioak urte horretako udan egin ziren, Teen Wolfen denboraldiko beste atsedenaldi bat igarotzen ari zen bitartean. 2014an, sari berezi bat irabazi zuen Giffoniko Zinemaldian, baita aktore errebelazioaren saria ere Young Hollywood Awards sarietan. Gero, Teen Choice Awards saria jasoko zuen, Stiles en Teen Wolf rol bikoitzagatik.[4]

Filmografia aldatu

Zinea[6]
Urteak Izenburuak Pertsonaia Oharrak
2011 Charlie Brown: Blockhead’s Revenge Charlie Brown Film labur
2012 High Road Jimmy
The First Time Dave Hodgman
2013 The Intership Stuart Twombly
2014 The Maze Runner Thomas
2015 The Maze Runner: The Scorch Trials
2016 Deepwater Horizon Caleb Holloway
2017 American Assasin Mitch Rapp
2018 The Maze Runner: The Death Cure Thomas
Bumblebee Bumblebee Ahotsa
2020 The Education of Fredick Fitzell Fredick Fitzell
Love and Monster Joel Dawson
2021 Infinite Heinrich Treadway
All Too Well: The Short Film Bera Film labur
2022 The Outfit Richie Boyle
Not Okay Colin
Telebista[6]
Urtea Izenburuak Pertsonaia Oharrak
2011-2017 Teen Wolf Mieczyslaw “Stiles” Stilinski / Nogitsune Pertsonaia nagusiak
2013 First Dates with Toby Harris Peter Kapitulua: “Roommates”
New Girl The Guy Kapitulua: “Virgins”
2019 Weird City Stu Maxsome Kapitulua: “The One”
2020 Amazing Stories Sam Taylor Kapitulua: “The Cellar”
2021 Curb Your Enthusiasm Bera Kapitulua: “Angel Muffin”

Sariak aldatu

Sariak[7]
Urtea Saria Seriea Kategoria
2013 Young Hollywood Awards Teen Wolf Banaketa hoberena
2014 Giffoni Film Festival Aitorpen berezia
Teen Choice Awards Gaizkile hoberena
Young Hollywood Awards The Maze Runner Errebelazio-aktorea
2015 Melty Future Awards Urteko gizon internazionala
MTV Movie Awards Errebelazio-aktorea
Heroi hoberena
Borroka hoberena
2016 Teen Choice Awards Akziozko filmeko aktore onena
Kimika onena pelikulan (Thomas Brodie-Shangsterekin)
Deepwater horizon Etorkizun handiko aktorea
2017 Teen Wolf Zientzia-fikzioko telebistako aktore onena

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Dylan O'Brien» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Ingelesez) Haroon, Muhammad. (2019-09-12). «Dylan O'Brien - Biography, Height & Life Story» Super Stars Bio (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien biografía, filmografía» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien» Wiki Maze Runner (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Dylan O'Brien - 26 de Agosto de 1991 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  6. a b (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Dylan O'Brien» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. (Gaztelaniaz) «Premios» Http//:DylanO'Brien Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak aldatu