The Man from U.N.C.L.E. (filma)
The Man from U.N.C.L.E. Guy Ritchiek zuzendutako film estatubatuarra da. 1960ko hamarkadan telebistan emandako izen bereko telesailaren moldaketa bat da. Pelikula honen protagonistak Henry Cavill eta Armie Hammer dira. Lehenengoak Napoleon Soloren papera antzezten du eta bigarrenak Illya Kuryakinena. Film honetan ere Alicia Vikander, Elizabeth Debicki, Jared Harris eta Hugh Grant agertzen dira. Gidoia Ritchie eta Lione Wigramek idatzi zuten.
Sinopsia aldatu
Gerra Hotzean oinarrituta dago. Napoleon Solo amerikarrak eta Illya Kuryakin errusiarrak haien arteko ezberdintasunak alde batera utzi behar dituzte elkarrekin lan egiteko. Haien helburua organizazio kriminal misteriotsu batekin amaitzea da. Aztar bat baino ez daukate: desagertutako zientzialari alemaniar baten alaba. Baina, neskatoa organizazioan sartu ahal izateko modu bakarra da. Bi agenteek denboraren aurka borrokatu beharko dira zientzialaria garaiz aurkitzeko eta gizartea salbatzeko.
Aktoreak aldatu
- Henry Cavill: Napoleon Solo
- Armie Hammer: Ilya Kuryakin
- Alicia Vikander: Gabriella "Gaby" Teller
- Elizabeth Debicki: Victoria Vinciguerra
- Jared Harris: Adrian Sanders
- Hugh Grant: Alexander Waverly
- Luca Calvani: Alexander Vinciguerra
- Sylvester Groth: Uncle Rudi
- David Menkin: Jones
- Simona Caparrini: Contessa
- Misha Kuznetsov: Oleg
- Christian Berkel: Udo Teller
- David Beckham: Projectionist