The Life of Emile Zola
The Life of Emile Zola (euskaraz Emile Zolaren Bizitza), 1937ko William Dieterle alemaniar-estatubatuarraren biografia film bat da. Émile Zola (1840-1902) frantziar idazlearen bizitzan eta Matthew Josephson idazlearen Zola and His Time (Zola Bere Garaian) liburu biografikoan oinarritua dago. Paul Muni, Gloria Holden, Gale Sondergaard eta Joseph Schildkraut aktoreeek antzeztu zuten.
Hamar Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, hiru irabaziz: Film onenaren Oscar Saria (Warner Bros., ekoizlea: Henry Blanke), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Joseph Schildkraut) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Heinz Herald, Geza Herczeg eta Norman Reilly Raine).
Argumentua
aldatuÉmile Zola frantziar idazlearen bizitza agertzen da, bereziki Frantziako Armadari buruhauste ikaragarria suposatutako Dreyfus aferan sakonduz.
Aktoreak
aldatu- Paul Muni: Émile Zola
- Gloria Holden: Alexandrine Zola
- Gale Sondergaard: Lucie Dreyfus
- Joseph Schildkraut: Alfred Dreyfus kapitaina
- Donald Crisp: Labori
- Erin O'Brien-Moore: Nana
- John Litel: Charpentier
- Henry O'Neill: Picquart kolonela
- Morris Carnovsky: Anatole France
- Louis Calhern: Dort maiorra
- Ralph Morgan: Parisko komandantea
- Robert Barrat: Walsin-Esterhazy maiorra
- Vladimir Sokoloff: Paul Cézanne
- Grant Mitchell: Georges Clemenceau
- Harry Davenport: Pertsonal burua
- Robert Warwick: Henry maiorra
- Charles Richman: M. Delagorgue
Kanpo loturak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)