The Karate Kid Part II
Karate Kid II (euskaraz Karate Mutila II) 1986ko John G. Avildsen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako borroka arteetako film bat da. Ralph Macchio, Pat Morita, Danny Kamekona, Yuji Okumoto, Tamlyn Tomita eta Nobu McCarthy aktoreek antzeztu zuten.
The Karate Kid Part II | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | The Karate Kid, Part II |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, teen film (en) , martial arts film (en) , sarbide-bizipena eta ekintza-filma |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | The Karate Kid (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Hawaii |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John G. Avildsen |
Gidoigilea(k) | Robert Mark Kamen (en) |
Antzezlea(k) | |
Ralph Macchio (Daniel LaRusso (en) ) Pat Morita (Mr. Miyagi (en) ) Tamlyn Tomita Joey Miyashima Bruce Malmuth Martin Kove William Zabka (en) (Johnny Lawrence (en) ) Yuji Okumoto (en) B. D. Wong Chad McQueen Clarence Gilyard Jeffrey Rogers Nobu McCarthy (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Weintraub |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Edizioa | John G. Avildsen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bill Conti |
Argazki-zuzendaria | James Crabe (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Fikzio-unibertsoa | Karate Kid universe (en) |
1984ko The Karate Kid film ospetsuaren jarraipena da, era berean, The Karate Kid Part III, The Next Karate Kid (1989) (1994, "Hurrengo Karate Mutila") eta The Karate Kid (2010) izeneko jarraipenak izan zituen.
Argumentua
aldatuDanielek (Ralph Macchio) Miyagi jaunarekin (Pat Morita) haren sorterrira bidaiatuko du, Okinawa. Baina Daniel gaztearentzat mundu berri eta exotiko baterako bidaia da, honetan ordurarte ezagutzen ez zituen bere maisuaren iraganeko gauzen berri izango du. Aldiz, Miyagirentzat hiltzorian dagoen bere aita azkeneko aldiz ikusi eta nerabetzaroko neskaladuna zuen Yukirenganako (Nobu McCarthy) maitasuna berreskuratzeko aukera izango da. Gainera, Miyagiren itzulerak bere iraganeko arerioa zen Satorekin (Danny Kamekona) etsaitasuna berpiztea suposatuko du, etsaitasun honek Daniel bera ere kulturen arteko talka eta borroketara bultzaraziko du. Orain, karate txapelketatetaik, ikuslegoaren energiatik nahiz sortetxeko segurtasunetik urruti dagoela, Danielek bere erronka handienari aurre egin beharko dio, maisua ikasle bilakatu eta ohorearen salneurria bizitza bera bihurtu baita.
Aktoreak
aldatu- Ralph Macchio: Daniel LaRusso
- Pat Morita: Kesuke Miyagi (宮城健介 Miyagi Kesuke)
- Nobu McCarthy: Yukie (ゆきえ)
- Tamlyn Tomita: Kumiko (久美子)
- Yuji Okumoto: Chozen Toguchi (渡口朝鮮 Toguchi Chōsen)
- Joey Miyashima: Toshio (利夫)
- Marc Hayashi: Taro (太郎 Tarō)
- Danny Kamekona: Sato (佐藤 Satō)
- Tony O'Dell: Jimmy
- Martin Kove: John Kreese
- William Zabka: Johnny Lawrence
Kanpo estekak
aldatu- 'Karate Kid II filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)