Dagmara Domińczyk

jatorri poloniarreko aktore estatubatuarra

Dagmara Domińczyk (Kielce, Polonia, 1976ko uztailaren 17a ) poloniar jatorriko aktore estatubatuarra da.

Dagmara Domińczyk

(2021)
Bizitza
JaiotzaKielce1976ko uztailaren 17a (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMontclair (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Patrick Wilson
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCarnegie Mellon Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta idazlea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0231436 Allocine: 73692 Rottentomatoes: celebrity/dagmara_dominczyk Allmovie: p296371 IBDB: 69815
Musicbrainz: 834f2d11-ab29-4ad4-b09e-e1d9784e2dc1 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

1983an AEBetara emigratu zuen familiarekin, eta herrialde berrian batxilergoan ikasi ondoren, antzerkia ikasi zuen Pittsburgheko Carnegie Mellon Unibertsitatean .

Domińczykek protagonismoa lortu zuen Patrick Marberren 1999ko Broadwayko Closer antzezlanean parte hartu zuenean. Rock Star (2001) komedia musikalean parte hartu zuen Mark Wahlberg eta Jennifer Anistonekin batera. The Count of Monte Cristo (2002) abentura filmean agertu zen James Caviezel eta Richard Harrisekin batera. Lehen lan horien ondoren, zineko eta telebistako telesailetako agerpen ugari izan ditu 21. mendean.

Bizitza pertsonala aldatu

Domińczykek bere haurtzaroko lehen zazpi urteak Kielce jaioterrian eman zituen. Bere aita Solidarność sindikatuko aktibista zen, eta 1981etik 1982ra Polonian lege martziala egon zen bitartean espetxeratua egon zen. Ondoren 1983ko otsailean herrialdea utzi zuen familiak Mendebaldeko Alemaniara eta handik New Yorkera.

Domińczyk Patrick Wilson aktorearekin ezkondu zen 2005ean. Bikoteak bi seme ditu eta Władysław Pasikowskik zuzendutako Jack Strong (2014) thriller-ean elkarrekin parte hartu zuen.

Domińczyken ahizpa txikiak Marika Domińczyk (* 1980) eta Weronika Domińczyk (* 1986) aktoreak dira halaber.


Kanpo estekak aldatu