The Exorcism of Emily Rose
The Exorcism of Emily Rose (euskaraz Emily Rosen Exorzismoa), 2005eko Scott Derrickson estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Laura Linney, Tom Wilkinson, Campbell Scott, Colm Feore, Jennifer Carpenter, Mary Beth Hurt, Henry Czerny eta Shohreh Aghdashloo aktoreek antzeztu zuten.
The Exorcism of Emily Rose | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | The Exorcism of Emily Rose |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, film dramatikoa, epaiketa filma, crime thriller film (en) eta thrillerra |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Scott Derrickson (en) |
Gidoigilea(k) | Scott Derrickson (en) Paul Harris Boardman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tom Rosenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Screen Gems (en) Lakeshore Entertainment |
Edizioa | Jeff Betancourt |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christopher Young |
Argazki-zuzendaria | Tom Stern |
Historia | |
Jasotako sariak | |
sonypictures.com… | |
Bideoa | YouTube |
Anneliese Michel alemaniar emakumearen exorzismo kasuan arinki oinarritua dago.
Argumentua
aldatuEliza Katolikoak Erin Christine Bruner 19 urtetako estatubatuar ikasle gaztea deabrutua izan zela ofizialki onartzea erabaki zuen. Aurrez, Emilyk baserri giroko etxearen segurtasuna laga eta unibertsitatera ikastera joan zen. Gau batez, aluzinazio beldurgarri bat jasan eta konortea galdu zuen. Bizipen hauek gero eta maizago jazotzen zaizkionez, Emily sinisdun katolikoak Aita Richard Moor apaizaren laguntza eskatu eta heriotzera eramango duen exorzismo bati ekingo zaio. Orduan Aita Rcihardi arduragabekerizko hilketa leporatuko diote. Erin Bruner abokatu buruargiak apaizaren defentsa gogo txarrez onartuko du, eta epaiketa aurrera doan heinean, Erinen zinismoa eta ateismoa kolokan jarriko dira, Aita Richarden sinismen irmoa, eta kasuaren inguruko gertaera izugarri eta azalpenik gabeak direla eta.
Aktoreak
aldatu- Laura Linney: Erin Christine Bruner
- Tom Wilkinson: Aita Richard Moore
- Campbell Scott: Ethan Thomas
- Jennifer Carpenter: Emily Rose (Anneliese Michelen oinarritua)
- Colm Feore: Karl Gunderson
- Joshua Close: Jason
- Kenneth Welsh: Mueller doktorea
- Duncan Fraser: Cartwright doktorea
- J. R. Bourne: Ray
- Mary Beth Hurt: Brewster epailea
- Henry Czerny: Briggs doktorea
- Shohreh Aghdashloo: Sadira Adani doktorea
Kanpo loturak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)