Ireki menu nagusia

The Cloisters (euskaraz Kalostrak) New Yorkeko Fort Tyron Parken dagoen museo bat da. Eraikina, Metropolitan Museumen azpiegoitza edo adar bat dena, Erdi Aroko zenbait europar abadien arkitektura elementuetatik abiatuta 1930eko hamarkadan eginiko berreraikuntza baten ondorio da. Erdi Aroko Europako artea eta arkitektura erakusteko erabiltzen da.

The Cloisters
The Cloisters
The Cloisters Hudson River crop.jpg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaNew York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Koordenatuak 40° 51′ 54″ N, 73° 55′ 55″ W / 40.86489°N,73.93191°W / 40.86489; -73.93191Koordenatuak: 40° 51′ 54″ N, 73° 55′ 55″ W / 40.86489°N,73.93191°W / 40.86489; -73.93191
Historia eta erabilera
Irekiera1938ko maiatzaren 10a
Inaugurazioa1938ko maiatzaren 10a
Webgune ofiziala

Cloistersak, Manhattan uhartearen iparraldeko muturretik gertu dagoena, Hudson ibaira begira dagoen muino batean, bost frantziar klausura abadien zatiak hartu zituen. Sant Miquel de Cuixà, Saint-Guilhem-le-Désert, Bonnefont-en-Comminges, Trie-sur-Baïse eta Frovilleko eraikin batzuk harriz harri desmuntatu eta New Yorkera bidali ziren. 1934 eta 1938 artean bere osagaiak berriz Fort Tyron Parken muntatu ziren.

Eraikinaren inguruko lurraldea Erdi Aroko laborantza eskuizkribuetatik lortutako informazioaren arabera landatutako lorategiekin apaindua izan zen, eta egiturak Erdi Aroko estiloko objektu ugari du, klausurako lorategien belarra kasu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Cloisters Aldatu lotura Wikidatan