The Body (2001eko filma)
The Body (euskaraz: «Gorpua») 2001eko Jonas McCord estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako politika thriller drama film bat da. Richard Shapir idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Antonio Banderas, Olivia Williams, Jason Fleyming, Derek Jacobi, John Shrapnel, Lillian Lux, Mohammed Bakri, Makram Khoury, John Wood eta Vernon Dobtcheff aktoreek antzeztu zuten.
The Body (2001eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | The Body |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Body (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jonas McCord |
Gidoigilea(k) | Jonas McCord |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Alain Jakubowicz (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Allan Starski (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Serge Colbert |
Argazki-zuzendaria | Vilmos Zsigmond |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erroma |
Sinopsia
aldatuSharon Golban (Olivia Williams) israeldar arkeologoak Jerusalemgo aztarnategi batean gurutziltzatua eta juduen errege dela dioen koroa bat daraman lurperatutako gizon baten gorpuaren hezurrak topatu berri ditu. Topatutako aztarnak Jesukristo berberarenak izan daitezkenaren aukeraren aurrean, eta bere berpizkudearen miraria ezeztatu eta Kristautasunaren dogma hankaz gora jarriko lukenaren kezkaz, Vatikanok aurkikuntza ikertzeko asmoz bertara Matt Gutierrez (Antonio Banderas) estatubatuar jesuita bidaliko du.
Aktoreak
aldatu- Antonio Banderas – Matt Gutierrez jesuita
- Olivia Williams – Sharon Golban doktorea
- John Shrapnel – Moshe Cohen
- Derek Jacobi – Lavelle dominikar apaiza
- Jason Flemyng – Walter Winstead apaiza
- Lillian Lux – Sharonen ama
- Mohammed Bakri – Abu Yusef
- John Wood – Pesci kardinala
- Makram Khoury – Nasir Hamid
- Vernon Dobtcheff – Monsignorea
- Jordan Licht – Dorene, Golban doktorearen alaba
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |