The Big Cigar
The Big Cigar 2024ko estatubatuar telesail dramatikoa da, Jim Hechtek Apple TV+entzat egina.
The Big Cigar | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Atalak | 6 |
Ezaugarriak | |
Antzezlea(k) | |
André Holland (Huey P. Newton) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2024ko maiatzaren 17a |
Amaiera-data | 2024ko ekainaren 14a |
tv.apple.com… | |
Sinopsia
aldatu1965ean hil zuten Malcolm X, eta hiru urte geroago Martin Luther King Jr. Bi gertakari horien tartean, 1966an, sortu zuten Pantera Beltzak alderdia, AEBetako beltzen komunitatearen bizimodua eta eskubideak hobetzeko erakunde politikoa. Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen Huey P. Newton. FBIk estu hartu zuen Newton hastapenetik, eta hark indarrak batu zituen Hollywoodeko ekoizle batekin, jazarpen nazionalari izkin egin eta Kubara ihes egiteko. Lehen eszenetan, Newton eta gainerako alderdikideak tinko ageri dira, eskopetak zerura zuzenduta, militarren tankeran. Aurrerago, ordea, liderrak armak albo batera utzi, eta telebista saioetan parte hartzen hasiko da, hezkuntza, etxebizitza eta osasungintza alorretan baldintza hobeak eskatzen komunitate beltzarentzat. Protagonistak polizia indarkeriari modu oldarkorrean aurre egingo die lehendabizi, baina, gero, agintean daudenei izkin egiten hasiko da, Hollywoodeko trikimailuak baliatuta.[1]
Aktoreak
aldatu- André Holland: Huey P. Newton
- Tiffany Boone: Gwen Fontaine
- Alessandro Nivola: Bert Schneider
- Marc Menchaca: Sydney Clark
- P. J. Byrne: Stephen Blauner
- Glynn Turman: Walter Newton
- Moses Ingram: Teressa Dixon
- Jaime Ray Newman: Roz Torrance
- Inny Clemons: Richard Pryor
- Jordane Christie: Bobby Seale
- Brenton Allen: Eldridge Cleaver
- Olli Haaskivi: Arthur A. Ross
- Michael Mașini: Gregory Lipton
- Chris Brochu: Dennis Hopper
- Rebecca Dalton: Jessica
- Noah Emmerich: Stanley Schneider
- John Doman: Abe Schneider
- Owen Roth: Jack Nicholson
- Manuel Rodriguez Saenz: Tajo
- Hudson Wurster: Michael Torrance
- James Cade: Anderson agentea
- Al McFoster: Ceddy
- Taylor Jackson: Candice Bergen
- Liz Adjei: Betty Shabazz
- Brian Jansen: Warren Winkle
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hollywood eta botere beltza» Berria 2024-05-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |