Apple TV+
Apple TV + telebistako streaming zerbitzu bat da publizitaterik gabeko, harpidetza bidez eskatu ahalako bideo zerbitzua ematen duena. Apple Inc. konpainiak jarri zuen martxan 2019. azaroaren 1ean eta herrialde askotako estreinaldian Frantzia eta Espainia egon zirenez, baita Euskal Herrian ere[1].
Apple TV+ | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2019 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Euskarria | Google Chrome, Firefox, Microsoft Edge, Safari, MacOS X, Microsoft Windows, Chrome OS eta IOS |
Irakur dezake | MacOS X, Microsoft Windows, Chrome OS eta IOS |
Deskribapena | |
Honen parte da | Apple TV app (en) |
Kokapena | |
Jabea | Apple Inc. |
tv.apple.com | |
Baldintza teknikoak
aldatuBere hastapenetean, Apple gailuen bidez egiten da ikuskatzea, zehazki gailu hauekin: iPhone, iPad, Apple TV 4K, Apple TV HD, Apple TV (3. berlaunaldia), iPod Touch, eta Mac ordenagailuetan sistema eragilea hauekin: iOS 12.8 edo berriagoa, tvOS 12.3 edo berriagoa, eta macOS Catalina)[1].
Harpidetza hileko 5 euro izaten hasi zen bai Euskal Herriko bezeroentzat (kendu zentimo bat), zazpi eguneko doako proba baten ondoren, edo urtebeteko harpidetza erosiz gero Apple TV-a, iPhone, iPad edo Macintosh bat.
Edukiak
aldatuKatalogoko ikus-entzunezkoez gain, zenbait ekoizpen propio prestatu zituen Applek estreinaldirako. Esate baterako, telesail hauek:
- See, fantasiakoa. Mundu post-apokaliptiko batean, gizaki guztiak itsuak dira, harik eta ikusteko gai diren haur batzuk jaiotzen diren arte.
- For All Mankind. Zientzia-fikzioa historia alternatibo batean, zeinean Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak espazioko lehian jarraitzen duten, eta ilargira iristen lehenak sobietarrak izan diren.
- Dickinson. Emily Dickinson idazlearen bizitzan oinarritua.
- The Morning Show. AEBetako telebistako albistegi batean kokatutako telesail dramatikoa.
Estreinaldi hauetan, Applek erabaki zuen lehen sorta batean hiru atal ematea, eta gainerakoak astebeteko kadentziarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Hemen da Apple TV Plus streaming eskaintza» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).