Ireki menu nagusia

The Big Boss edota Fists Of Fury (euskaraz Buruzagi Handia edota Amorruzko Ukabilak; txineraz: 唐山大兄) 1971ko Lo Wei hong-kongdar zinema zuzendariaren arte martzial filma bat da. Bertan, Bruce Lee, Maria Yi, James Tien, Yin-chieh Han eta Tony Liu aktoreek antzeztu zuten. Filma hau Bruce Leek protagonista papera antzeztu zuen lehenbizikoa izan zen, jada Hong Kong izar handia zen, baina filma honekin Asian barna ezagun bilakatu zen.

The Big Boss
Jatorria
Argitaratze-data 1971
Jatorrizko izenburua 唐山大兄
Jatorrizko hizkuntza mandarin estandarra
Jatorrizko herrialdea Hong Kong eta Thailandia
Ezaugarriak
Genero artistikoa akziozko filma eta martial arts filma Itzuli
Iraupena 110 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Thailandia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Lo Wei
Gidoigilea(k) Bruce Lee
Lo Wei

Antzezlea(k)
Maria Yi
James Tien
Tony Liu
Bruce Lee
Chen Chao
Nora Miao
Han Ying-chieh
[[Kategoria:Maria Yik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Tony Liuk Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Chen Chaok Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Han Ying-chiehek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Orange Sky Golden Harvest Itzuli
[[Kategoria:Orange Sky Golden Harvestek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Orange Sky Golden Harvest Itzuli
[[Kategoria:Orange Sky Golden Harvestek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Peter Thomas Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Thailandia
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/the-big-boss/

ArgumentuaAldatu

Cheng (Bruce Lee) mutil gazteak bere amari liskarretan sartuko ez dela hiztzeman ondoren Txinatik Tailandiako Bangkok hirira iritsi berri da. Iritsi bezain laister, Mi jaunaren (Han Ying Chieh) izotz lantegian lanean hasiko da, baina lantegia droga trafiko eta prostituzio negoziak ezkutatzeko erabiltzen dela ohartuko da. Ni langile modu misteriotsuan desagertu eta gainontzekoek greba egitea erabakiko dute. Zuzendaritzak haien aurka armatutako morroiak bidaliko ditu, orduan Chengek amari emandako hitza apurtu eta langileak bere arte martzialekin defendituko ditu. Mi jaunak Cheng lantegiko arduradun berri izendatuko du, haren ohorez festatxo bat antolatuz, baina Chengek bere buruzagiaren benetazko asmoak jakitean hari aurre egitea erabakiko du.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu