The 15:17 to Paris
The 15:17 to Paris (euskaraz 15:17koa Parisera) 2018ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller-drama biografia film bat da. Dorothy Blyskal-en The 15:17 to Paris: The True Story of a Terrorist, a Train, and Three American Soldiers (15:17koa Parisera: Terrorista, Trena eta Hiru Amerikar Soldaduen Benetazko Istorioa) liburu autobiografikoan oinarritua dago. Anthony Sadler, Alek Skarlatos, Spencer Stone, Judy Greer, Jenna Fischer eta Ray Corasan aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu2015eko abuztuaren 21ean, Europan barna bidaiatzen ari ziren hiru estatubatuar gazte Parisera 500 bidaiariekin doan tren batean Daesheko terroristei aurre egin beharko diete. Filmak hiru adiskide hauen bizitzak, haurtzaroko gorabeherak eta gertaera hortaraino bizitakoak azaltzen ditu. Bizipen lazgarri horretan zehar, bere adiskidetasuna ez da inoiz etengo, beren armarik onena izango baita.
Aktoreak
aldatu- Spencer Stone: Bere burua antzeztuz
- Anthony Sadler: Bere burua antzeztuz
- Alek Skarlatos: Bere burua antzeztuz
- Judy Greer: Joyce Eskel>
- Jenna Fischer: Heidi Skarlatos
- Ray Corasan: Ayoub El-Khazzani
- Tony Hale: Gimnasia irakaslea
- Thomas Lennon: Ikastetxeko zuzendaria
- Sinqua Walls
- Victoria Cyr: VIP gonbidatua
- P.J. Byrne: Henry jauna – Hallway Monitor
- Jaleel White: Garrett Walden
- Robert Pralgo: Skarlatos jauna
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)