Tesis (filma)
Tesis (euskaraz Tesia) 1996ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren lehenbiziko luzemetraia izan zen. Bertan, Ana Torrent, Fele Martínez eta Eduardo Noriega aktoreek antzeztu zuten.
Tesis (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Tesis |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, film dramatikoa, beldurrezko zinema eta misteriozko zinema |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alejandro Amenábar |
Gidoigilea(k) | Alejandro Amenábar |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alejandro Amenábar |
Ekoizle eragilea | José Luis Cuerda |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alejandro Amenábar |
Argazki-zuzendaria | Hans Burman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Filmak kritika eta ikusleekiko arrakasta nabarmena izan zuen, espainiar zinema zuzendarien belaunaldi berri baten garaiaren hastapena mugarri izan zelarik. Hainbat sari lortu zituen, tartean filma, gidoi eta zuzendari berri onenaren Goya Sariak, aurretik zortzi Goya Sarietarako izendapena jaso zuelarik.
Filmaren fakultateko eszenak Madrilgo Complutense Unibertsitatean abuztuan filmatu ziren, ikasle eta irakasleen oporraldian eraikina hutsa baitzegoen.
Argumentua
aldatuMadril. Ángelak (Ana Torrent) ikus-entzunezko bortizkeriari buruzko doktorego-tesi bat prestatzen ari den unibertsitateko ikasle bat da. Haren tesia zuzentzen ari den irakasleak unibertsitate horretako bideotekan ezustean filma bat topatu eta biharamunean hilik agertzen da.
Ángela eta bere fakultateko ikaskidea den Chemak (Fele Martínez) filma topatu eta heurekin batera eramatea erabakitzen dute, hura ikustean neska bat torturatua eta eraila agertzen den snuff movie bat dela ohartzen direlarik. Haientzako berria, ezberdina eta oso arriskutsua den ikus-entzunezko mundua. Ángela bera hurrengo snuff-movie filmaren protagonista izan daitela jabetzen da.
Aktoreak
aldatu- Ana Torrent: Ángela Márquez.
- Fele Martínez: Chema.
- Eduardo Noriega: Bosco Herranz.
- Xabier Elorriaga: Jorge Castro.
- Miguel Picazo: Figueroa.
- Nieves Herranz: Sena Márquez.
- Rosa Campillo: Yolanda.
- Francisco Hernández: Ángelaren aita.
- Rosa Ávila: Ángelaren ama.
- Teresa Castanedo: TBko aurkezlea.
- José Miguel Caballero: Bideotekako atezaina.
- Joserra Cadiñanos: Zaindaria.
- Julio Vélez: Treneko arduraduna.
- Pilar Ortega: Salmenta arduraduna.
- Olga Margallo: Vanessa Romero.
- José Luis Cuerda: 1. irakaslea.
- Emiliano Otegui: 2. irakaslea.
- Walter Prieto: Treneko zaindaria.
- Florentino Sainz: Agurea.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Tesis filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)