Terzijski zubia (albanieraz: Ura e Terzive, serbieraz: Терзијски мост, turkieraz: Terzi Köprüsü) Kosovon dagoen XV. mende amaierako zubia da. Đakovicako Bistražin herritik gertu dago, Erenik ibaia gainean. Gaur egungo itxura XVIII. mendekoa da. Otomandarrek Kosovon utzitako eraikin garrantzitsuenetariko bat da. "Jostunen zubia" bezala ezaguna da.[1] Harriez egina, 190 metroko luzera du eta hamaika arku ditu.

Terzijski zubia
Kokapena
Kosovoko udalerriaGjakova Municipality
HiriaGjakova
Koordenatuak42°22′N 20°31′E / 42.36°N 20.51°E / 42.36; 20.51
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli
Dimentsioak190 (luzera) m
Gurutzatzen duErenik (en) Itzuli
Ondarea

Historia aldatu

Zubiaren eraikuntzaren data zehatza ez da ezagutzen baina, dirudienez, XV. mende amaierakoa da zeren eta Gjakova eta Prizren arteko Erdi Aroko bidean eraiki baitzen. Erenik ibaiaren handitzeak zubia zabaltzeko beharra ekarri zuen geroago. XVIII. mendean aldaketa handiak egin ziren zubian eta egungo itxura eman zioten. Zubian idazkun batek eraikuntza Gjakovako gremioak agindu zuela dio. 1982tik 1984ra konponketa handiak egin ziren zubian. 1990ean Salbuespen balioko Kultura Monumentua izendatu zuten.[2]

 
Zubiaren galtzada.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terzijski zubia