Teramoko katedrala (italieraz: Duomo di Teramo) Teramo (Abruzzo, Italia) hirian kokaturiko katedrala da. Ama Birjinaren Jasokundeari eta Bernardo da Pagliarari eskainia dago. Erromaniko eta gotiko estiloak uztartzen dituen eraikina 1176an sagaratu zen.

Teramoko katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Abruzzo
ProbintziaTeramoko probintzia
Italiako udalerriTeramo
Koordenatuak42°39′31″N 13°42′13″E / 42.658584°N 13.703724°E / 42.658584; 13.703724
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Teramo-Atri (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazza Martiri Della Libertà, - Teramo
Telefonoatel:+39-861250301

Historia eta deskribapena aldatu

Elizaren eraikuntza 1158an hasi zen Guido II de Teramo apezpikuaren agindupean, San Bernardo da Pagliararen erlikiak hartzeko asmoarekin, katedral zaharra, Santa Maria Aprutensis, suntsitu ondoren. Suntsiketa hau Roberto III.a Loritellokok 1155 urtean egin zuen. Eliza eraikitzeko obra 1176an amaitu zen eta estilo erromanikoa jarraitzen zuen batez ere. Nabe bat, saretazko teilatua eta erdialdeko zinborio oktogonal bat zituen. Eraikuntzan erabilitako harrietako batzuk antzokitik eta erromatar anfiteatrotik hartuak izan ziren. Gaur egun, antzokia eta erromatar anfiteatroaren hondakinak eraikinetik oso gertu daude.

1331 eta 1335 artean, Nikolas degli Arcioni gotzainak katedralaren aldaketa oso handia egin zuen. Eraikinaren iparraldea luzatu egin zen absidea kenduz eta eraikinaren gainerako zatiarekiko lerrokadura berri bat sortuz. Zati berri hau estilo gotikoari jarraituz eraiki zen, ojiba-arkuak eta fatxada propioa zituen ate itxi batekin. Era berean, beste ate bat gehitu zitzaion, alboetan lehoiez eutsitako zutabeak zituena eta Deodato maisu erromatarrak egindako mosaikoz apaindua, baita Nicolas de Guardiagrelek egindako eskulturak ere. Arkitrabearen erdian, Nikolas degli Arcioni gotzainaren eta Teramo eta Atri hirien armarriak jarri ziren. Gaur egungo fatxadaren forma, sinbolo ghibelinoak barne, ondorengo aldaketen emaitza da.

XV. mendearen amaieran, tinpano gotiko triangeluarra eraiki zen, eraikinaren ate nagusia izanik. Garai berean Antonio da Lodik dorrearen linterna oktogonala diseinatu zuen, honen eraikuntza XII. mendetik luzatu zelarik behe eta erdi sekzioen eraikuntzarekin.

XVIII. mendean, Tommasio Alessio di Rossi apezpikuaren agintepean, tenplua, barroko estilora egokitzeko aldatu zen. Kolomarte primitiboak desagertu egiten dira eta pilarez eutsitako bi kupula eraikitzen dira; gainera, iztukudun dekorazio bat gehitzen da, gune berriak eta zaharrenak bateratzeko. Bestalde, kanpoalderako atetzar txikiak ireki ziren eta San Bernardo kapera handia eraiki zen.

XX. mendeko ideia arkitektoniko berriek eraikinean egindako berrikuntza gehienak suntsitzera eraman zuten, Erdi Aroko jatorrizko egoerara eramateko. Horrela, 1932tik 1935era, gune erromanikoaren zati handi bat berreraiki zen. Aldi berean, katedralari atxikitako eraikin ugariak eta Teramako gotzaindegiarekin lotzen zuen arkua eraitsi ziren. 2007an, hiru urteko erreformen ondoren, Duomoa berriz ireki zen publikoarentzat.

Artelanak aldatu

Tenpluko artelan nagusia Teramoren Palioa da, Nikolas Guardiagallek sortua, 1433 eta 1488 artean bertan lan egin zuena. Aldarearen aurrealde honek, primitiboa ordezkatu zuen, hau ere kalitate handikoa, Napoliko Ladislao I.a erregearen heriotzaren ondorengo gertaeretan lapurtua izan zena. Aldarearen aurrealdea estaltzen duen pieza, zilarrezko 35 piezaz osatuta dago, Pasioaren eszena ezberdinez estalia eta lau ilara horizontaletan jarriak, zur nobleko oinarri baten gainean, kristal esmaltatuzko inkrustazioekin.

1439an Jacobello del Fiorek egindako poliptiko handia ere aipagarria da. Obra, eszena erlijioso ezberdinak dituzten hamasei taulek osatzen dute, hauen artean, Kristo Birjinaren koroaketa nabarmentzen delarik, hauen azpian, Teramoren garai hartako ikuspegi bat irudikatzen delarik.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Lan honek italierazko Wikipediaren "Duomo di Teramo" lanetik eratorritako itzulpen bat du, bere editoreek argitaratua GNUren Dokumentazio librearen Lizentziapean eta Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported Lizentziapean.

Bibliografia aldatu

  • Maria Grazia Rossi, Il duomo di Teramo e le cattedrali medievali abruzzesi, in L'abruzzo nel Medioevo, Pescara, Ediars, 2003, 391-414 orr.;
  • Maria Grazia Rossi, I restauri del duomo di Teramo. Interventi, uomini e istituzioni, in “Abruzzo Contemporaneo”, 15/2004, 67–85 orr..

Kanpo estekak aldatu