Tephrocybe anthracophila
Tephrocybe anthracophila Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Tephrocybe anthracophila | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Tephrocybe |
Espeziea | Tephrocybe anthracophila P.D.Orton, 1969 |
Sinonimoak: Lyophyllum anthracophilum, Lyophyllum sphaerosporum.
Deskribapena
aldatuKapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, higrofanoa, ertza ildaskatua denbora hezean, oso haragi gutxi du. Arre-beltzaxka kolorekoa, argiagoa eta grisaxkagoa hezetasuna galtzean.
Orriak: Zuri-grisaxka kolorekoak; oinarekin bat egite aldakorrekoak, itsatsiak edo dekurrente samarrak ager daitezke.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa edo zertxobait argiagoa; pruinaduna eta zurixka goialdean, fistulosoa, ez da hauskorra.
Haragia: Gutxi eta irinaren usain eta zaporearekin.[2]
Etimologia: Tephrocybe terminoa grekotik dator, errauts, esan nahi duen "tefrós" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllón" hitzetik. Anthracophila epitetoa ere grekotik dator, ikatza, esan nahi duen "ntrakos" hitzetik eta lagun, maitale, esan nahi duen "philos" hitzetik. Erretako lekuetan hazten delako.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukalderako balio.
Nahasketa arriskua
aldatuHabitat bera eta irin usaina duten Tephrocybe hauekin: Tephrocybe ambusta delakoarekin, honek erdian titi txiki bat du, Tephrocybe atrata espeziearekin, hau zertxobait likatsua da. Azterketa mikroskopikoa egin gabe zailak dira bereizteko.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, erretako lekuetan eta su hondarretan.[3]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 214 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..