Tarzetta catinus Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Tarzetta catinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaTarzetta
Espeziea Tarzetta catinus

Sinonimoa: Pustularia catinus.

Deskribapena

aldatu

Errezeptakulua: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; krema-alutazeo kolorekoa. Kopa formarekin gutxi-asko irekia, gehienetan ertza koska txikitan moztua.

Hanka: Normalean laburra, baina nabarmena.

Haragia: Zuri zikin kolorekoa eta zaila.[2]

Etimologia: Catinus epitetoa latinetik dator, terreina, palankana, esan nahi duen "catinus" hitzetik. Bere formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tarzetta cupularis delakoarekin nahas daiteke. Hau urriagoa da, eta ia esporengatik bakarrik bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberri amaieratik udazkenaren hasierara, basoetan eta bideetan, lur biluzietan, talde txikitan edo bakarrik. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Kanariak, Errusia, Iran, Turkia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 756 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 669 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 330 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Tarzetta catinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu