Tartariar xerra
Tartariar xerra (frantsesezko steak tartare izenez ere ezaguna) zaldiki edo behiki gordin eta xehetuz sukaldutako plater bat da. Oso fin xehetutako tipula, kaparrondo eta osagaiez lagundurik zerbitzatzen da, antzinatik piperbeltza eta Worcestershire saltsa ere gehitzen zaizkio, eta batzuetan arrautza gorringo bat ere ipintzen zaio.
Tartariar xerra | |
---|---|
haragi xehetu eta behi azpizun | |
Materialak | behikia arrautza zaldi-haragia |
Osagaiak | behikia, zaldi-haragia eta arrautza |
Historia | |
Jatorria | Frantzia eta Frankoen Erresuma |
Tartariarren jakia
aldatuUstez, tartariarren usadiozko jakia da, beren ohiko zaldi ibilbide luzeetan jateko jaki ezin egokiagoa baitzen: zaldiren bat zahartu edo ibilaldiaren ondorioz nekatua edo guztiz akitua gelditzen zenean, berau sakrifikatu, bere okela odolgabetu eta bi hatz lodierako xerretan ebakitzen zuten. Xerrei alde batetik gatza eman ondoren beren zaldien zelapean sartu eta bi orduko ibilaldia egin ondoren, bertatik atera eta xerren beste aldeari gatza ematen zioten, berriz ere xerrak zelapean gordetzeko. Beste bi ordu igaro ostean, azkenean xerrak garbitu, eta jada lau orduz ondutako eta odolgabetutako xerrak jateko prest zeuden.
Aipamena
aldatuZiurrenik, Mendebaldean jaki honen izatearen lehen aipamena egin zuen pertsona Marko Polo italiar bidaiaria izan zen, Marko Poloren bidaiak liburuko Karagian probintziari eskainitako CXIX atalean:
« | "Bertakoek oilasko, aker eta bufalo haragi gordina jaten dute. Behartsuak harategira doaz, aberean berez zintzilik dagoen bezala gibel gordina hartu, pusketan ebaki, eta tipula saltsetan jaten dute. Eta gainontzekoek ere honelaxe jaten dute. Eta jauntxoek ere haragi gordina jaten dute, baina xehetuarazi eta tipula saltsa eta espeziez lagunduarazten dute, sekulako gose irrikaz janez, geuk haragi egosiarekin egiten dugun legez" | » |
Marko Poloren bidaiak, CXIX atala |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |