Tarab Abd al-Hadi
Tarab Abd al-Hadi edo طرب عبد الهادي (Nablus, Otomandar Inperioa, 1910 – Kairo, Egipto, 1976) palestinar aktibista feminista eta politikari nazionalista izan zen Aginte Britainiarrean.[1][2] 1929an egindako Emakume Arabiar Palestinarren Kongresuan parte hartu zuen eta Palestinako Emakume Arabiarren Elkarteko Batzorde Betearazleko kide izan zen.
Tarab Abd al-Hadi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | طرب سليم عبد الهادي |
Jaiotza | Jenin, 1910 |
Herrialdea | Ottoman Palestine (1910 - 1920) Palestinako Britainiar Mandatua (1920 - 1948) Palestinar Lurralde Okupatuak (1948 - 1976) |
Heriotza | Kairo, 1976 (65/66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Awni Abd al-Hadi (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, militante politikoa eta gizarte-erreformatzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Biografia
aldatuTarab Abd al-Hadi Nablusen jaio zen 1910ean. Palestinako eliteko familietako batekoa zen eta Awni Abd al-Hadi mugimendu nazionalistaren buruzagi garrantzitsuarekin ezkonduta zegoen. Garai hartan emakumeen egoera hobetzearen aldeko mugimenduan eta borroka nazionalistan parte hartu zuten emakume asko bezala, Goi Batzorde Arabiarreko kideen familietakoak ziren,[3][4] erakunde horrek gobernu britainiarraren aurkako ekintza politikoa eta hark sustatutako etengabeko immigrazio judua koordinatzeaz arduratzen baitzen.
Agintaldian (1922-1948) jardun zuen aktibismoan.[5] 1929an, Matiel Mogannam kristauarekin batera (mugimendu horretako beste pertsonaia garrantzitsu bat), Emakume Arabiar Palestinarren Biltzarra antolatu zuen, bere etxean bertan. Palestinan emakumeen mugimendua antolatzeko Batzorde Betearazle bat sortzea onartu zuten bertaratuek. Topaketan erabaki zen emakumeen ordezkaritza bat, besteak beste, Tarab al-Hadi, John Chancellor Britainia Handiko Komisario Gorenean aurkeztea, Balfour Adierazpenaren, immigrazio sionistaren, Zigor Kolektiboaren Ordenantzaren eta preso politikoekiko tratu txarren aurka protesta egiteko.[6] Kongresu horren ondorioz, urte horretan bertan sortu zen Emakume Arabiarren Elkartea (Palestinako Emakume Arabiarren Elkartea), zeinak kide izan baitzuten Tarab.
1933an, Allenby jeneralak Palestina bisitatu zuenean, emakumeek Jerusalem hiriko leku santuetara joan ziren juduen etengabeko immigrazioaren aurka protesta egiteko. Matiel Mogannam kristauak hitzaldi bat eman zuen Omarko meskitan, eta Tarab Abd al-Hadiek, musulmanak, gauza bera egin zuen Hilobi Santuaren elizan, Kristoren hilobiaren aurrean. Bi emakumeek kontrako erlijioko leku sakratuetan eman zuten hitzaldia, eta bi erlijio-komunitateen arteko harreman ona erakutsi zuten. Tarabek hauxe esan zuen:[7]
« | “Emakume arabiarrek Allenby jaunari hau gogoratzeko eta bere gobernuari kontatzeko eskatu diote. Arabiar biktimen amak, alabak eta ahizpak hemen biltzen dira mundua ingelesen traizioaren lekuko izan dadin. Arabiar guztiek gogoan izatea nahi dugu britainiarrak direla gure sufrimenduaren kausa eta ikasgaia ikasi behar dutela” | » |
Tarab Abd al-Hadi |
1930eko hamarkadan, Tarab Abd al-Hadi oso aktiboa izan zen beloa erabiltzearen aurkako kanpainan ere. 1938an Kairon egin zen Ekialdeko Emakumeen Konferentzian parte hartu zuen. Topaketa horretan, Huda Sha’arawi feminista egiptoarra buru zela, Palestinaren egoerari buruz eztabaidatu zen.[8] 1944an, Emakume Arabiarren Konferentzian izan zen, hauxe ere Kairon, eta emakume arabiarrei, oro har, eragiten zieten genero-kontuak aztertu ziren.[9][10] Emakume palestinarren mugimenduaren lehen etapa horretan, ohikoa zen emakume ezkonduak agerikoagoak izatea, ardura-karguak izatea, agiri ofizialak sinatzea edo diskurtso probokatzaileak ematea (Tarab, esaterako, Hilobi Santuaren Elizan).[11]
1940ko hamarkadako lehen urteak Palestinan nolabaiteko lasaitasun eta egonkortasun garaia izan zen. Hala ere, aldi hori laburra izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran nazien jazarpena zela eta, juduen eta arabiarren arteko tentsioa areagotu egin zen. Gainera, mugimendu nazionalista palestinarra bananduta zegoen barne-gatazkengatik, eta ez zuen jakin egoera horri erantzun koordinaturik ematen.[12] Gerra piztu eta Israelgo Estatua aldarrikatu ondoren (1948), Tarab al-Hadi senarrarekin erbesteratu zen Kairon, 1976an hil zen han.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Tarab Abd al-Hadi» PASSIA.
- ↑ (Ingelesez) Talhami, Ghada Hashem. (2013). Historical Dictionary of Women in the Middle East and North Africa. Rowman & Littlefield ISBN 978-0-8108-6858-8. (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Davis, Rochelle A.. (2008-08). «Ellen L. Fleischmann, The Nation and Its “New” Women: The Palestinian Women's Movement 1920–1948 (Berkeley, Calif.: University of California Press, 2003). Pp. 350. 29.95 paper.» International Journal of Middle East Studies 40 (3): 516–518. doi: . ISSN 1471-6380. (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) University of California Press. 2022-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ (Ingelesez) Talhami, Ghada. (2012-12-19). Historical Dictionary of Women in the Middle East and North Africa. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-7086-4. (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ «Mogannam, Matiel (1976). The Arab woman and the Palestine Problem. Westport: Hyperion press - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
- ↑ Fleischmann, Ellen (2003): p.121
- ↑ Fleischmann, Ellen. (1995). «Jerusalem Women's organizations during the British Mandate 1920-1930» PASSIA.
- ↑ Fleischmann, Ellen (2003): p.214
- ↑ Fleischmann, Ellen (2003): p.187
- ↑ Fleischmann, Ellen (2003): p.145
- ↑ Fleischmann, Ellen (2003): p.179
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Tarab Abd al-Hadi |