Tang Taizong
Tang Taizong Txinatar enperadorea 626-649 urteetan, Tang dinastiaren (618-907) sortzailea (Txina, 600 – 649).
Li Shih-min zuen benetako izena. Konkista batzuk egin zituen erdialdeko Asian, ekialdeko turkiarrak menderatu zituen eta bere mende ezarri zituen Turfango eta Tarimgo printzeak. Tibeteko lurrak ere konkistatu zituen. Administrazioa berritu zuen, hiri zaharrak berreraiki zituen eta bultzada handia eman zion merkataritzari, zetaren bidea berriro zabaldu zuelako. Budismoaren aldeko neurriak hartu zituen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.