Tales

Tales Miletokoa» orritik birbideratua)

Tales[1] edo Tales Miletokoa (antzinako grezieraz: Θαλης, Thalis; Mileto?, c.K.a. 624 - c.K.a. 546), Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera [2]. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean.

Tales

Bizitza
JaiotzaMileto, K.a. 625
BizilekuaMileto
HeriotzaMileto, K.a. 540(e)ko hamarkada (79/89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bero-kolpea
Familia
AitaExamyas
AmaСleobulina
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, astronomoa, fisikaria, ingeniaria, idazlea, geometer (en) Itzuli eta irakaslea
Lan nabarmenak
MugimenduaFilosofo presokratikoak
Miletoko eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioamonismoa

Musicbrainz: b91527cc-dc7b-456f-8d23-8cbac990bb6b Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Talesen bizitzari buruzko iturri garrantzitsua Diogenes Laerzioren Filosofoen bizitzak bilduma da. Mileto hirian, familia ospetsu eta aberats baten baitan, jaio zen seguru asko, zalantzak badaude ere[3], dena den bertan bizi eta bere filosofia garatu zuela ziurra da.

Bizi zen garaia Talesek berak aurresan zuen K.a. 585eko maiatzaren 25ean gertatu zen eguzki eklipseari esker zehaztu daiteke[4]. Sardes hiriko konkista K.a. 547. urtean ere bizi izan zuen zalantzarik gabe. Bizitzan zehar, Egiptora bidaiatu zuen non matematika, geometria eta fisika ikasi baitzituen.

Pentsamendua

aldatu

Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta ikuspegi mitologikoak alde batera utziz. Munduaren eta naturaren arkhe edo jatorriaren galdekizuna eta naturako aldakortasunaren azalpena Talesek abiarazten du. Horrela, monismo materialista bati bide emanez, Talesek gauza guztien sorburua eta helmuga ura dela pentsatzen zuen [5], seguru naturan bertan behaketaz eratutako hipotesiei esker, ura lurrun bihurtu eta izakien jaiotza eta hazkuntza hezetasun giro batean baitira, [6][7], jainkoen inongo parte hartzerik gabe.

Bestalde, izaki bizidunek, baina baita bizigabeek ere (imanak eta anbareak, kasu), erakusten zuten mugimendua azaltzeko, gauza guztiek arima bat dutela baieztatu zuen, unibertso osoari bizia ematen diona. Aldi berean Talesek «gauza guztiak jainkoez beteta daude» baieztatu ere egin omen zuen, hilozoismoaren hipotesia alegia, baina seguru esan daiteke ez zela greziar jainkoetaz ari, guztiaren jatorri den uraren oinarrizko izaeraz eta unibertsoa osoari bizia ematen dion arimaz baizik. Ildo horretatik, aditu gehienek bat datoz esatean arimari buruzko ideia horiek ez dutela zalantzan jartzen Talesen ikuspegi arrazionala eta erabateko materialismoa.

Geometrian ere aritu zen, Talesen teorema delakoak horren lekuko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. .
  2. Aristoteles: Metafisika, A.3, 983a24-b27.
  3. Herodoto, Duris eta Demokrito Tales, Examioren eta Klobulinaren semea, Fenizian ospetsuenetakoa zen Telidatar familiakoa zela kontatzen dute, [...]. Testigantza hauen arabera, Tales Miletoko hiritartasuna lortu zuen, Neleotik heldu zenean Feniziatik ihesi. Baina iritzi sinesgarriena Miletokoa bertakoa zela da, eta familia ospetsu batekoa.[...]. Diogenes Laerzio: Filosofoen bizitzak, I. liburukia, I. atala.
  4. Astronomo zenbaitek Talesek eklipse hura hurbilketaz bakarrik aurresan ahal izan zuela baieztatu dute.
  5. Aristotelesek Metafisika bere liburuan argi eta garbi dioenez, arkhe edo naturaren jatorria «ura dela dio Talesek» (Metafisika, 983 b20).
  6. Aristoteles: Metafisika, 983 b22-25.
  7. Aezio: Placita, I.3

Bibliografia

aldatu

Talesi buruz dakigun guztia zeharkako erreferentziak dira. Antzinako filosofo greziarren testu batzuk hemen aurki daitezke:

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tales  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Tales