Peutingerren taula

Tabula Peutingeriana» orritik birbideratua)

Peutingerren taula, latinez: Tabula Peutingeriana, Erromatar Inperioaren errepide sarea adierazten duen eskuizkribu bat da. Viena hirian dagoen Austriako Liburutegi Nazionalan ikusgai dago. Jatorrizko mapa IV. mendetik aurrera marraztu zen, 328an sortutako Konstantinopla hiria agertzen baita, baina gaur egungoak haren kopiak besterik ez dira. Europaz gain, Iparraldeko Afrika eta Asiaren zati bat (India) agertzen dira. Izena XV-XVI. mendeko Konrad Peutinger alemaniar diplomazialariari zor dio.

Peutingerren taula
Jatorria
Sortzailea(k)Castorius (en) Itzuli
Sorrera-urteaXII. mendea
Honen izena daramaKonrad Peutinger (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak34 (altuera) × 674 (luzera) cm
Hizkuntzalatina
Kokapena
LekuaViena
BildumaAustriako Liburutegi Nazionala

Oso mapa eskematikoa da: lur-masak desitxuratuta daude, bereziki ekialde-mendebalde norabidean. Erromatarren kokaleku asko ditu, lotzen dituzten errepideak, ibaiak, mendiak eta itsasoak. Asentamenduen arteko distantziak ere barne hartzen ditu[1]. Taula marratu zuenak ez zuen lurraren forma erreala irudikatu nahi. Tabula «ibilbideetan» oinarritzen da, eta erromatar galtzadetan zehar zeuden helmugen edo geralekuen zerrendetan. Bidaiariek galtzada hartuz puntu batetik bestera abiatzen zirenean, bidean zer zeukaten eta zenbat geratzen zen jakin behar zuten. Peutingeriar taulak adierazten du galtzada horiek lerro paraleloen sail baten moduan, eta horietan zehar helmugak markatuta daude, hiri garrantzitsuenak, gehienetan. Inperioko hiri zentralak, modu berezian marraztuta daude: Erroma, Konstantinopla eta Antiokia[1].

Mapa nola dagoen ordenatuta.



Peutingerren taula, Iberiako mendebaldetik hasi eta Indiako ekialdera arte.
Peutingerren taula, Iberiako mendebaldetik hasi eta Indiako ekialdera arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Documentación, Instituto Geográfico Nacional-Servicio de. (2022-01-13). «Imperio Romano. Itinerarios. ([s.XIII). 1978»] Instituto Geográfico Nacional - Servicio de Documentación (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.