Törst (euskaraz Egarria) 1949ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Gidoia Herbert Grevenius gidoigileak idatzi zuen. Eva Henning, Birger Malmsten eta Birgit Tengroth aktoreek antzeztu zuten.

Törst
Jatorria
Argitaratze-data1950
IzenburuaTörst
Jatorrizko hizkuntzasuediera
alemana
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena85 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Herbert Grevenius (en) Itzuli
[[Kategoria:Herbert Grevenius (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Eva Henning
Birger Malmsten
Hasse Ekman
Gunnar Nielsen
Naima Wifstrand
Birgit Tengroth (en) Itzuli
Mimi Nelson
Bengt Eklund
Gaby Stenberg
Sven-Eric Gamble
Helge Hagerman (en) Itzuli
Sif Ruud
Ingmar Bergman





[[Kategoria:Birgit Tengroth (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Helge Hagerman (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaHelge Hagerman (en) Itzuli
[[Kategoria:Helge Hagerman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaSF Studios (en) Itzuli
[[Kategoria:SF Studios (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaOscar Rosander (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaErik Nordgren
Argazki-zuzendariaGunnar Fischer
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaStockholm

IMDB: tt0041998 Filmaffinity: 941471 Allocine: 26035 Allmovie: v49750 TCM: 504457 Netlix: 70062551Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ruth (Eva Henning) bere ezkontza aurretik maitale bat izan eta haurdun utzi zuen ballet dantzari ohia da, hark abortatzera derrigortu eta ondorioz antzu gelditu zen. Bizipen honen ondorioz garatutako gizonekiko gorrotoak Bertil (Birger Malmsten) senarrarekin duen ezkontza harremanean eragingo du. Bertilek Ruthekin ezkondu aurretik Viola (Birgit Tengroth) izeneko emakume alargun neurotiko bat maite izan zuen, ondorioz honek ere beste emakumeekiko harremanetan zalantzatia bilakatu du. Gainera, ezkontza zoritxarrekoa da, Ruthek gehiegi edan eta umore aldaketa handiak baititu.

Ruth eta Bertilek Italian oporraldian igaro ondoren Suediara burutzen ari diren itzulerako tren bidaian zehar, Alemanian daudela, gerraren izugarriekin aurrez aurre topo egingo dute. Bikotekideak bidaian zehar elkar berradiskidetu beharko dira, honela bizimodu berri eta ezberdin bati ekiteko konponbidea lortze aldera.

Paraleloki, Violaren istorioa ere azaltzen da, eskrupulurik gabeko psikiatra sadiko batekin (Hasse Ekman) eta joera lesbikoak dituen Valborg neska-lagunarekin (Mimi Nelson) harreman etsigarrien ondorioz, bere buruaz beste egiten amaituko du.

Kontakizunaren amaieran, amets batek askapen literarioa gauzatzen du. Bertilek bere irudimenean emaztea eztabaida baten ondoren hiltzen duenez, maila inkontziente batean, bere maitasun ezatik ihes egiteko modua dela ulertuko du, eta maitasun eza hori betetzeko modu bakarra bera eta Ruth emaztea elkar ulertzen saiatu eta borondate onez maitatzea.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu