Sydney Coveko barandak
Sydney Coveko barandak, Sydney (Australia) hiriko kai zaharretan dauden baranda batzuk dira, ondare historiko gisa babestuak. Sydney Cove izeneko ingurunean daude, Dawes Point, The Rocks eta Sydneyko negozio-barruti nagusiko parteetan. Sydneyko Portuko Zubiaren azpian ere bada tarte bat baranda hauekin.
Sydney Coveko barandak | |
---|---|
Historia | |
Kokapena | |
Kokapena | Circular Quay (en) |
Koordenatuak | 33°51′37″S 151°12′35″E / 33.8603°S 151.2096°E |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Hegoaldeko Gales Berria |
Local government area of New South Wales | City of Sydney |
Hegoaldeko Gales Berriko Estatuko Ondarearen Erregistroari 2002ko maiatzean gehitu zituzten baranda hauek.
Historia
aldatuBarandak eta haien ondoan ikus daitezkeen kareharrizko zutoinak kai nagusi zaharreko erlikiak dira. XIX. mendeko zati batzuk kontserbatzen dira oraindik.
Baradaren diseinuak tartekatzen ditu bi diseinu desberdineko poste bertikalak, punta zorrotzean amaituak, eta elkarren arteko loturak dira, barra horizontal parea goian eta behean, eta lotura diagonalak ere bai zeinek gurutzaketa puntuan, erdian, medailoi bat daukaren[1].
1900etik aurrera atal kaltetuak etengabe ordezkatzu ohi dira, hala nola Kontxako barandan gertatzen den bezalatsu.
21. mendeko ondare aitorpenaren arabera, barandak estetikoki esanguratsuak dira, Sydney Cove izeneko inguruaren hiri-ezaugarri nabarmen eta erakargarri gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Cast Iron Railings, palisade fence» The Rocks Discovery Museum (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Sydney Cove railings» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-12-19ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.