Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street
Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street (euskaraz Sweeney Todd: Fleet Kaleko Deabruzko Bizargina) 2007ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko musikal film bat da. Stephen Sondheim konposatzailea eta Hugh Wheeler musikagilearen Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street musikalean oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman, Timothy Spall, Jayne Wisener, Sacha Baron Cohen, Jamie Campbell Bower, Laura Michelle Kelly eta Ed Sanders aktoreek antzeztu zuten.
Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea | Tim Burton |
Argitaratze-data | 2007 |
Jatorrizko izenburua | Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa |
gothic horror film (en) ![]() |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua |
Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street (en) ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) |
Pinewood Studios (en) ![]() |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tim Burton |
Gidoigilea(k) |
John Logan Stephen Sondheim |
Antzezlea(k) | |
Helena Bonham Carter Timothy Spall Jayne Wisener (en) ![]() Sacha Baron Cohen Jamie Campbell Bower Laura Michelle Kelly (en) ![]() Ed Sanders Philip Philmar Peter Bowles Anthony Stewart Head Alan Rickman (Judge Turpin (en) ![]() Johnny Depp (Sweeney Todd) Laura Michelle Kelly (en) ![]() ![]() Jayne Wisener (en) ![]() ![]() Sacha Baron Cohen (Adolfo Pirelli (en) ![]() Helena Bonham Carter (Mrs. Lovett (en) ![]() Christopher Lee | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Laurie MacDonald Richard D. Zanuck John Logan Walter F. Parkes |
Konpainia ekoizlea |
DreamWorks Warner Bros. |
Edizioa | Chris Lebenzon |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dante Ferretti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Sondheim |
Argazki-zuzendaria | Dariusz Wolski |
Jantzi-diseinatzailea | Colleen Atwood |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentu nagusia | Mendekua eta serieko hiltzailea |
Historia | |
[[National Board of Review: Top Ten Films (en) ]] Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 80. Oscar Sariak | |
Nominazioak |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 80. Oscar Sariak Johnny Depp Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 80. Oscar Sariak Colleen Atwood Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 80. Oscar Sariak Dante Ferretti, Francesca Lo Schiavo |
Kanpo estekak | |
sweeneytoddmovie.com | |
Zinema estekak
| |
Bideoa | YouTube |
Hiru Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, azkenean bat irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti eta Francesca Lo Schiavo). Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia eta musikala (Jonny Depp) sariak ere irabazi zituen.
ArgumentuaAldatu
1833. urtea, Londres. Benjamin Barker (Johnny Depp) bizargin trebea bere emazte Lucy Barkerrez (Laura Michelle Kelly) maitemindua dagoen Turpin epaileak (Alan Rickman) azpijokoz salatua, epaitua eta Australian lan astunak egitera zirgortua da. Zigorra bete ondoren Benjamin "Sweeney Todd" ezizenez eta Anthony Hope (Jamie Campbell Bower) itsasgizonarekin batera Londresera itzuli da. Orain Fleet kaleko bere antzinako bizardenda zegoen solairuan Nellie Lovett (Helena Bonham Carter) andereinoaren gozodenda dago, bertan Turpinek Lucy bortxatu eta ondorioz arsenikoaren bidez bere buruaz beste egin baitzuen. Tooden alaba nerabea Johanna da (Jayne Wisener), oraindi Turpinen ikaslea da, eta bere amaren antzera Turpinen haragikeriazko jomuga. Toddek bere emaztea zena mendekatu nahi du, horretarako Lovett andereinoak gorderik zituen bizarra mozteko bere labanak itzultzen dizkionean bizardenda berrirekiko du.
AktoreakAldatu
- Johnny Depp: Sweeney Todd/Benjamin Barker
- Helena Bonham Carter: Lovett andrea
- Alan Rickman: Turpin epailea
- Jamie Campbell Bower: Anthony Hope
- Timothy Spall: Beadle Bamford
- Sacha Baron Cohen: Adolfo Pirelli/Davy Collins
- Ed Sanders: Toby Ragg
- Laura Michelle Kelly: Lucy Barker
- Jayne Wisener: Johanna Barker