Svanera[1] (ლუშნუ ნინ, luxnu nin) svanek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko kartveliar hizkuntzen familiakoa. 23 000 inguru[2] hiztun ditu Georgiako ipar-mendebaldean, Svaneti eskualde historikoan (egun Samegrelo-Zemo Svaneti eta Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti eskualdeen artean banatua).

Svanera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Georgia
Hiztunak15.000
EskualdeaKaukasia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
Kartveliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
AlfabetoaMxedrulia, alfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3sva
Ethnologuesva
Glottologsvan1243
Linguasphere42-CB
Linguist Listsvan
UNESCO1058
IETFsva
Endangered
Languages Project

3042

Ez du ez forma estandarrik ez ofizialtasun estatusik, eta familian edo lagun artean besterik ez da erabiltzen. Eskolan ere ez da irakasten. Hiztun gehienak elebidunak dira, eta bigarren hizkuntza gisageorgiera erabiltzen dute. UNESCOk arriskuan dagoen hizkuntza gisa sailkatzen du[3], umeek etxean gero eta gutxiago jasotzen dutelako[4].

Dialektoak

aldatu

Svanerak bost dialekto ditu[2]: goi-svanera dialekto multzokoak (goi-balera eta behe-balera) eta behe-svanerakoak (laxkhera, lentekhera eta txolurrera). Dialekto multzoek elkarrekiko ulergarritasun txikia dute.

Ezaugarriak

aldatu

Beste kartveliar hizkuntzak ez bezala, svanerako bokalek umlaut izeneko aldaketa egiten dute; gainera, goi-balerak eta laxkherak bokal luzeak eta laburrak bereizten dituzte. Hizkuntza ergatiboa den arren, ergatibitate hautsia dauka, kasu ergatiboa lehenaldian baino ez da erabiltzen. Ergatiboz gain, beste 5 kasu daude, atzizkien bidez markatuak; kasuekin batera, postposizioak erabiltzen dira. Ez dago genero gramatikalik. Aditzek komunztadura polipertsonala dute.

Idazteko sistema

aldatu

Egun georgiar alfabetoan oinarritutako sistema bat erabiltzen da; hala ere, ez dago idazkera arauturik.

ა̈ ა̄ ა̄̈
ე̄ ი̄
ო̈ ო̄ ო̄̈
უ̈ უ̄ უ̄̈ უ̂
ჷ̄

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Bisita ezazu Svanera Wikimedia Incubator proiektuan