Elkarrekiko ulergarritasun

Elkarrekiko ulergarritasuna beste hizkuntza ikasi gabe hizkuntza biko hiztun bik elkar ulertzeko gaitasuna duten hizkuntza aldareak edo dialektoen ezaugarria da. Ezaugarria ez dago ondo zehaztuta, maila asko duelako, ezaugarri subjektiboa delako eta baita beste faktore askok ere (hiztunaren hizkuntza-abilezia, hezkuntza maila eta abar) eragina dutelako.

Antzeko koloreek etengabeko dialekto bereko hizkuntzak adierazten dute. Geziak, berriz, elkarrekiko ulergarritasuna.
     Erromantze hizkuntzak      Germaniar hizkuntzak      Eskandinaviar hizkuntzak      Eslaviar hizkuntzak

Adibidez, galizierak eta portugesak gertuko hizkuntzak edo elkarrekiko ulergarritasun handiko hizkuntzak dira. Aditu batzuen ustez, elkarrekiko ulergarritasuna %85ekoa da[1].

Kontzeptuaren zailtasunakAldatu

Hizkuntzalariek hizkuntza aldaera bik elkarrekiko ulergarritasun handia badute, hizkuntza beraren dialektoak direla esan ohi dute. Hala ere, zenbait zailtasun azaldu dira[2]:

  1. Iragankortasun eza. A, B eta C hizkuntza aldareak ditugu. Litekeena da A eta B aldaerek elkarrekiko ulergarritasun handia izatea, baita B eta C aldaerek ere, baina, hala ere A eta C artean ulergarritasunik ez izatea. Adibidez, gaztelaniak eta katalanak elkarrekiko ulergarritasun handia dute, baita katalanak eta okzitanierak ere, baina, gaztelaniak eta okzitanierak ez dute elkarrekiko ulergarritasunik.
  2. Asimetria. A eta B hizkuntza aldaerak ditugu. Aren hiztunek B ondo ulertzen dute eta Bren hiztunek, berriz, zailtasunak dituzten A ulertzeko. Adibidez portugeserazko hiztun batek erraz ulertzen du gaztelania, gaztelaniazko hiztun batek, berriz, ez du portugesa ondo ulertuko, fonetika eta fonologikoki ezberdinak direlako (adibidez, irratia portugesez /jádyu/ eta gaztelaniaz /rrádio/ ahoskatzen dute).

Lehendabiziko zailtasuna arazoak sortzen ditu hizkuntza batzuk ondo zehazteko, adibidez, eskimo-aleut hizkuntzen aldaerek elkarrekiko ulergarritasuna dute hurbileko aldaerekiko baina ez urruneko aldaerekiko. Hala ere ertaineko aldaerak ulergarriak dira kate-geografikoa osatuz.

Geopolitikak ere bere eragina izan du kontzeptu honetan. Adibidez, aditu batzuen ustez daniera, suediera eta norvegiera hizkuntza bera dira, guztiek elkarrekiko ulergarritasun ia osoa dutelako. Era berean, badaude alemanezko aldaerek nederlanderarekiko ulergarritasun handiena dutenak alemanezko beste aldaerekiko baino.

Gainera, badaude hizkuntza familia berean dauden hizkuntzak elkarrekiko ulergarritasunik ez dutenak. Adibidez, hungariera eta finlandiera uraldar hizkuntzak badira ere, elkarren artean ulertzen diren hitzak dozena bat baino ez dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Munduko hizkuntzen amarauna: Galiziera. .
  2. Suárez, J. A.. (1995). Las lenguas indígenas mesoamericanas. , 39-48 or. ISBN 968-496-219-3..

Kanpo estekakAldatu