Suzanne (Leonard Cohen)

«Suzanne» Leonard Cohen kanadariar poeta eta musikari ospetsuak idatzitako abestia da. Abestiak Songs of Leonard Cohen diskoan agertu zen, 1967an. Cohen lanen arteko ospetsuenetariko bat da.

Suzanne (Leonard Cohen)
Suzanne by Leonard Cohen Canadian vinyl.png
Judy Collinsen, Leonard Cohenen, Noel Harrisonen, Roberta Flacken eta Flo Morrisseyren musika-lana
EgileaJudy Collins, Leonard Cohen, Noel Harrison, Roberta Flack eta Flo Morrissey
Argitaratze-data1966
IzenburuaSuzanne
Honen izena daramaSuzanne Verdal (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafolk musika
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daSongs of Leonard Cohen
Ekoizpena
EkoizleaJohn Simon (en) Itzuli
[[Kategoria:John Simon (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakLeonard Cohen
Bestelako lanak
MusikagileaLeonard Cohen
Kanadako diska.

JatorriaAldatu

Abestia hasieran Suzanne Takes You Down izenburuaz 1966ko Parasites of Heaven poema liburuan plazaratu zuen. Songs of Leonard Cohen diskoaren abesti askok jatorri bera dute. Abestiaren lehen bertsioa Judy Collinsek egin zuen, 1966an, In my life diskoan.

HistoriaAldatu

1994an BBCk egin zion elkarrizketa batean Leonard Cohenek olerkia zein abestiak Armand Vaillancourt eskultorearen emaztea zen Suzanne Verdalekin izandako topaketan jatorria izan zuela azaldu zuen. Topaketa Montrealen izan zen. Abestian hiriko zenbait toki agertzen dira, San Lorentzo ibaia eta badiaren ondoan dagoen kapera txiki bat, Notre-Dame-de-Bon-Secours izenekoa, goizeko eguzkiari begira dagoena, abestian deskribatzen den bezala. Suzannek Cohen gonbidatu zuen ibai ondoko bere etxera, eta Constant Comentary izeneko tea zerbitzatu zion -laranja zatitxoz beteta-. Elementu horiek izan ziren inspirazioa -ihintza Cohesen arabera- poema eta abestia amesteko eta asmatzeko. 1994an BBCri adierazi zion topaketa oso egoera berezia izan zela, poema idazteko inspiratu zuena, baina Suzannerekin ez zuela sexu-harremanik izan. 2006an, CBC Newsek egindako elkarrizketa batean, Suzanne Verdalek gauza bera baieztatu zuen, hau da, Cohenekin ez zuela sexu-harremanik izan.[1]

Abestiaren bertsioakAldatu

Kanta honek bertsio asko izan ditu. Hona hemen horrelako bat egiten duten abeslari eta talde batzuk:

Abestia filmetanAldatu

"Suzanne" abestia film desberdinetako soinu bandetan erabilia izan da:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu