Ireki menu nagusia
Zirkulu beltza; Kazimir Malevitx, 1913).

Suprematismoa (errusieraz: Супремати́зм) Errusiako arte-mugimendua izan zen, Kazimir Malevitxek 1913an, Errusiako abangoardiaren giroan sortua. Mugimenduaren manifestua 1915ekoa da, eta Malevitxek eta Vladimir Maiakovski poetak sinatua da. Malevitxen koadroak ordura arteko obra abstrakturik erradikalenak izan ziren, forma geometriko bakunak —laukia, zirkulua, gurutzea eta hirukia— eta kolore-gama murritza erabiltzen baitzituen. Sentiberatasun plastiko hutsak gidaturik, artistak helburu praktikoetatik eta estetikoetatik at dagoen obra iritsi behar zuen, artearen erabilgarritasun-funtzioa aldarrikatzen zuen konstruktibismoaren aurka. Malevitxek eragin handia izan zuen Mendebaldeko artearen eta diseinuaren aurrerabidean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suprematismo