Sultanaren igerilekua
Sultanaren igerilekua (hebreeraz: בריכת הסולטאן, Brechat HaSultan; arabieraz: بركة السلطان, Birket es-Sultan) Jerusalemgo Sion mendiaren mendebaldean antzinako ur-harrobia da. Eraikin hau garai bateko Jerusalem hiriko uraren hornitzerako sarearen partea izan zen. Aktiboa Otomandar Inperioaren amaiera arte egon zen. Gaur egun igerilekua udan lehortu egiten da.
Sultanaren igerilekua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′20″N 35°13′35″E / 31.77214°N 35.22626°E |
![]() | |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/%D7%91%D7%A8%D7%99%D7%9B%D7%AA_%D7%94%D7%A1%D7%95%D7%9C%D7%98%D7%9F_-_Sultan%27s_Pool_%284899226982%29.jpg/220px-%D7%91%D7%A8%D7%99%D7%9B%D7%AA_%D7%94%D7%A1%D7%95%D7%9C%D7%98%D7%9F_-_Sultan%27s_Pool_%284899226982%29.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/40/Birket_Sultan.jpg/250px-Birket_Sultan.jpg)
Historia
aldatuZiur aski eraikina Herodes I.a Handiaren garaikoa da. Historialari batzuen ustez igerileku hori Flavio Josefok Sugearen urmaela izenarekin aipatu zuen bera da. Ura Azpiko Akueduktoren bidez ailegatzen zen.[1] Gurutzaden garaietan Lacus Germani izenarekin ezagutzen zuten.[2] XVI. mendean Suleiman I.a sultan otomandarrak konpontzeko eta zabaltzeko agindua eman zuen; geroztik Sultanaren igerilekua izenarekin ezagutzen da.
Egungo egoera
aldatuGaur egun, udetan, igerilekua lehortuta gelditzen da. Hilabete horietan espazioa kontzertuak eta jaialdiak egiteko erabiltzen da.[3]