Suleiman I.a

Suleiman I.a (otomandar turkieraz: سليمان Suleymān; turkieraz: Süleyman; 1494ko azaroaren 6a - 1566ko irailaren 6a) Otomandar Inperioko hamargarren sultana izan zen. Haren erreinaldiak 1520 eta 1566 artean iraun zuen eta luzeena izan zen. Mendebaldean Suleiman Bikaina edo Handia du ezizena[1]; Ekialdean, berriz, Legegilea (turkieraz: Kanuni; arabieraz: القانونى, al‐Qānūnī), otomandar sistema legala guztiz eraberritu zuelako.

Suleiman I.a
EmperorSuleiman.jpg
Coat of arms of the Ottoman Empire (1882–1922).svg
Otomandar Inperioko sultana

1520ko urriaren 10a - 1566ko irailaren 17a
Selim I.a - Selim II.a
Bizitza
JaiotzaTrabzon1494ko azaroaren 6a
Herrialdea Otomandar Inperioa
BizilekuaTopkapı jauregia
HeriotzaSzigetvár (en) Itzuli1566ko irailaren 6a (71 urte) (71 urte)
Hobiratze lekuaSüleymaniye meskita
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
AitaSelim I.a
AmaHafsa Sultan
Ezkontidea(k)Gülfem Hatun (en) Itzuli
Fülane Hatun (en) Itzuli
Mahidevran Sultan (en) Itzuli  (1514 -  1566ko irailaren 7a)
Hürrem Sultan (en) Itzuli  (1531 (egutegi gregorianoa) -  1558ko apirilaren 15a (egutegi gregorianoa))
Bikotekidea(k)Fülane Hatun (en) Itzuli
Gülfem Hatun (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakpoeta, agintaria eta legislator (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Find a Grave: 4439 Edit the value on Wikidata
Tughra of Suleiman I the Magnificent.svg


Suleiman XVI. mendeko Europako monarkarik nagusietako bat izan zen. Belgrado, Rodas eta ia Hungaria osoa konkistatu ondoren, 1529an Vienako setioan geldiarazi zuten. Safavidar leinuaren aurkako bere borrokan Ekialde Ertaina eta iparraldeko Afrika Aljeriaraino ere konkistatu zituen. Bere erreinaldian, otomandar itsas armadak Mediterraneo itsasoa ez ezik, Itsaso Gorria eta Persiar golkoa ere menderatu zituen[2].

Poeta izateaz gain, kultura eta arteak bultzatu zituen bere erresuman. Bost hizkuntza menperatzen zituen: otomandar turkiera, arabiera, serbiera, txagataiera, persiera eta urdua. Otomandar ohitura hautsiz, bere haremeko Roxelana izeneko neska batekin ezkondu zen. Horrek Hürrem Sultan bilakatu eta gortea guztiz kontrolatu zuen. Haren seme Selim II.ak ordezkatu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. Merriman, Roger Bigelow. (1944). Suleiman the Magnificent, 1520–1566. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press OCLC .784228.
  2. Mansel, Phillip (1998). Constantinople : City of the World's Desire, 1453–1924. New York: St. Martin's Griffin. ISBN 978-0-312-18708-8 61. orr.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman I.a  


  Artikulu hau Turkiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.