Sukena

Oñatiko musika taldea

Sukena Oñatin 2021ean sortutako pop musika taldea da[1].

Sukena
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motapop
Urteak2021-
Taldekideak
Naia Herraez
Eider Herraez
Asier Igartua
Xanti Egaña
Iratxe Urzelai
Xabi Albistegi

Ibilbidea

aldatu

COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian Eider eta Naia ahizpak hasi ziren abestien bertsioak egiten sare sozialetan[2] eta Oñatin gaztetxean egindako kontzertu batean eta Julen Muruarekin elkartu eta Sukena taldea sortu zuen. "Sukena" izena aukeratu zuten, Herranz ahizpen amonak urtero ekartzen zuen saharar haur baten amaren izena da[1].

Kontzertu akustikoak egiten hasi ziren eta beraien abesti propioak sortzen[2]. 2021ean Gaztea cover lehiaketan hartu zuten parte eta 2022an boskotea zirela Danbaka lehiaketan[3]. 2023an seikotea osatu zuten eta lehenengo diskoa atera zuten, Guztia gordetzea ezinezkoa da[4]. Diskoaren aurrerapen singlea "Jakin nahi nuke" izan zen. Urte bereko Gaztea maketa lehiaketan ere hartu zuten parte[5].

Diskografia

aldatu
  • Guztia gordetzea ezinezkoa da (2023, autoekoizpena)[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Sukena musika talde oñatiarra ezagutzen - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. a b Gurrutxaga, Iker. (2023-11-08). ««Ez ginen konformatzen kontzertu akustikoekin eta bertsioak egitearekin»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. «Danbaka: Sukena taldearen kontzertua - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. a b «Guztia gordetzea ezinezkoa da» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. «maketa 2023 taldeak Sukena | EITB Gaztea» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak

aldatu