Sukalde ilun

online banaketa soilik egiten duen ezkutuko jatetxea

Sukalde ilun bat (sukalde mamu edo jatetxe birtual ere deitzen zaio)[1] ostalaritza-zerbitzuen negozio bat da, eta bezeroei telefonoz eta lineako eskariz ematen die zerbitzua.[2][3] Elikagai-hornitzaileetatik bereizitako erakundea da, eta jatetxe bateko sukaldetik jarduten du, baina bere merkatu osoa etxez etxeko eskarietara bideratuta.[4][5] Normalean hirigunetik aldendutako nabe industrialetan kokatzen diren espazio erraldoiak izaten dira.[6]

Jatetxe birtual bat Columbus-en, Ohio 2020an.

Ohiko jatetxe baten tokiko zerbitzua eskaintzen ez duen heinean, biltegi eta jantoki batekin, sukalde ilunek merkeago bihur dezakete janaria etxez etxe banatzeko prozesua. Ostalaritzaren industrializazio eta zentralizazio masiboarekin lotzen dira.[7] Sukalde iluna txikizka ez agertzeak hainbat jatetxe eta markari bertan erosteko aukera ematen die.[8][9] Marka gisa, normalean erabiltzaileek ez dakite eskaera horrelako zentru batean ekoitze dela, web ataria ohiko jatetxe txiki batena izan daitekeelako.

Kritikak aldatu

Sukalde mamuak kritikatu egin izan dira lan-baldintza desatseginengatik eta leihorik gabeko sukalde-eremuak izateagatik.[10] 2015. urteko zenbait berri-artikulutan, "jatetxe mamu" batzuk aurkitu ziren, arautu gabeko erakunde independente gisa, lizentziarik gabe edo osasun-kodea urra dezaketen praktikak jorratzen.[11][12]

Erresuma Batuan, The Restaurant Group jatetxeetako operadoreak kritikatu egin zituzten jatetxe birtualen markei buruzko gardentasun falta zela eta. Konturatu ziren enpresak hainbat marka birtual zituela, goi mailako bere marka ezagunenen antzekoak edo berdinak saltzen.[13][14]

Erreferentziak aldatu

  1. «Neoloteka Fitxa» UZEI (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. Julio, Gorka. «Sukalde ilunak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. Shieber, Jonathan. (November 2018). «The next big restaurant chain may not own any kitchens» TechCrunch (Verizon Media).
  4. (Ingelesez) Isaac, Mike; Yaffe-Bellany, David. (2019-08-14). «The Rise of the Virtual Restaurant» The New York Times.
  5. (Ingelesez) «Wing Squad Introduces Delivery Only Restaurant Concept» EatSeattle 2020-02-06.
  6. «Dokuteka: Sukalde ilunak» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  7. Chamlee, Virginia. (September 30, 2016). «Are Virtual Restaurants Dining's Next Hot Trend?» Eater.
  8. (Ingelesez) «'Ghost' kitchens scare up business as restaurants grapple with social-distancing impact» HoustonChronicle.com 2020-05-06.
  9. (Ingelesez) Olson, Alexandra. «The rise of 'ghost kitchens': Here's what the online food ordering boom has produced» USA Today.
  10. (Ingelesez) Harris, John. (2018-10-09). «Are dark kitchens the satanic mills of our era?» The Guardian ISSN 0261-3077..
  11. Thompson, Elise Thompson. (28 July 2015). «Have You Missed Starry Kitchen's Balls? Us Too. Uber Eats is Here to Save Us All!» The LA Beat.
  12. Glorioso, Chris; Givens, Ann; Stulberger, Evan. (November 11, 2015). «Restaurants Use False Identities on Food Delivery Websites» NBC News.
  13. (Ingelesez) «Why Are Chain Restaurants Using Different Names on Delivery Apps?» Vice.
  14. (Ingelesez) Beardsworth, Luke. (2019-06-28). «Restaurants accused of lacking transparency over 'virtual brands'» LancsLive.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu