Suitzako frantsesa (frantsesez: français de Suisse) Suitzako frantses hiztun eremuan, Romandian, gehien mintzatzen den hizkuntz horretako aldaera da. Suitzako frantsesa ez da frankoproventzerarekin, Romandian hitz egiten duten beste erromantze hizkuntza batekin, nahastu behar edo Grisonian hitz egiten den erromantxearekin.

Suitzako frantses
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Oïl hizkuntzak
frantses
European French (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
IETFfr-CH

2012ko datuen arabera, Suitzan 1,8 milioi pertsona inguruk (herrialdeko populazio osoaren %22,6a) frantsesez ama-hizkuntza gisa hitz egiten zuten, eta populazioaren %29,1 inguruk frantsesaren ezagutza praktikoa zuten.

Suitzako frantsesaren eta Frantziako frantsesaren arteko aldeak txikiak dira, eta, gehienbat, lexikoak: Suitzako frantses hiztun batek ez du komunikazio arazorik izango frantziar batekin, eta frantziar frantses hiztun batek hitz bitxi batzuekin baino ez du topo egingo suitzar frantses bati hitz egiten entzutean. Ez dago Suitzako frantses estandarizatu bakarra: kantoi bakoitzak (edo baita hiri bakoitzak ere, kasu batzuetan) hiztegi ezberdina erabiltzen du.

Kanpo estekak aldatu