Stylesko gertaera misteriotsua

Stylesko gertaera misteriotsua (ingelesez: The Mysterious Affair at Styles) Agatha Christiek idatzitako lehen eleberria da. 1920ko urrian argitaratu zen AEBn eta 1921eko urtarrilean Erresuma Batuan. Hemen sortu zen Hercule Poirot detektibe ospetsua.

Stylesko gertaera misteriotsua
Datuak
IdazleaAgatha Christie (1920)
Argitaratze-data1920
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Mysterious Affair at Styles
ArgitaletxeaJohn Lane (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaStylesko gertaera misteriotsua
ItzultzaileaAloña Zabaleta eta Usoa Wyssenbach
Argitaratze-data2010
BildumaEnigma
Orrialdeak223
ISBN9788487484940

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Essex-ko konterriko Styles Court jauregian Emily Inglethorp hilzorian aurkitzen dute estrikninaz pozoiturik, gero jakingo denez.

Pertsonaiak aldatu

  • Emily Inglethorp: Styles Court jauregiaren jabea, emakume aberatsa.
  • Alfred Inglethorp: Emily Inglethorpen senar berria, emaztea baino askoz gazteagoa.
  • John Cavendish: Emily Inglethorpen semeorde zaharrena eta Styles Court jauregiaren premua.
  • Lawrence Cavendish: Emily Inglethorpen semeorde gazteena.
  • Mary Cavendish: John Cavendishen emaztea.
  • Cynthia Murdoch: Cavendishtarren lagun baten alaba umezurtza, Styles Court jauregiaren bizi dena.
  • Evelyn Howard: Emily Inglethorpen laguntzailea, Styles Court jauregiaren bizi dena.
  • Dorcas: Styles Court jauregiko neskamea.
  • Hastings: John Cavendishen laguna eta liburuaren narratzailea. I. Mundu Gerratik suspertzeko baimenarekin Styles Court jauregian bizi da.
  • Hercule Poirot: detektibe belgikar ospetsua, gerrak Ingalaterrara ekarrarazia. Hastingsen aspaldiko laguna da.
  • Bauerstein: medikua, toxikologo ospetsua.
  • Japp: Scotland Yardeko inspektorea.

Kanpo estekak aldatu