Stropharia hornemannii
Stropharia hornemannii Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Stropharia hornemannii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Stropharia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Stropharia hornemannii S. Lundell eta J. A. Nannfeldt, 1934
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus hornemannii | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus depilatus, Agaricus hornemnni, Stropharia depilata.
Deskribapena
aldatuKapela: 10 cm arteko diametrokoa, hemisferikotik lau-ganbilera, ertz flokosoa errezel partzialaren hondakinekin. Kapelaren azala leuna eta arre-laranja kolore eder batekoa.
Orriak: Adnatuak, gris-more kolorekoak, ertz zurixkarekin, zahartu ahala beltz bihurtzen dira.
Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, zuri-horixka kolorekoa, furfurazeoa (zahi hautsa), espora-jalkinaren ondoren belztu egiten da eraztunetik gora eta azpitik ezkata zuri ugari izaten ditu
Haragia: Trinkoa, sendoa eta zurixka.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoek bularra estutzeko erabiltzen zuten "strofilo" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Hornemannii epitetoa, pertsona izenetik dator.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuStropharia rugosoannulata delakoarekin nahas daiteke, honek ezkatak falta ditu oinean.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian eta udazkenean. Bere generoko espezie arraroarena da. Koniferoen basoetan, lurrean belar edo goroldiotan bere kolorea nabarmenduz. Iberiar penintsulan urria, Europa iparraldean ugaria da.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Svalbard, Europa, Errusia, Kaukasia.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 99 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Stropharia hornemannii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.