Stora Sanna Suediako Jönköping hiriko landetxe bat da, antzinan fisioterapia zentru famatu baten egoitza izan zena.

Stora Sanna
eraikina
Administrazioa
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaJönköpingeko konderria
Suediako udalerriaJönköping udalerria
Geografia
Koordenatuak57°47′28″N 14°14′51″E / 57.79105°N 14.24742°E / 57.79105; 14.24742
Map
Demografia

Osasun etxea aldatu

XIX. mendearen amaieran, Henrik Kellgren fisioterapeuta suediarrak osasun-institutu sare arrakastatsua sortu zuen atzerrian, besteak beste Londresen eta Parisen ezarritako osasun-etxeekin. 1880ean sorterrira itzuli zen, Stora Sanna landetxea erosiz (Sanna barrutian, gaur egun Vättersnäs izena duena), Jönköping eta Huskvarna hirien artean. Bertan besteak beste, Gula Sanna eta Engelska Villan etxeak eraiki zituen, osasun konplexu bat sortuz.[1]

Mark Twain aldatu

 
Stora Sanna, 2012 urtean

Bertan Kellgrenen bezero izandakoen artean Samuel L Clemens ( Mark Twain ) izan zen; emazte Oliviarekin eta Jean 19 urteko alabarekin 1899an hiru hilabeteko egonaldia egin zuen,[2] alabaren epilepsia artatzeko; Twainek berak ere erreuma tratamenduak egin zituen,[3] eta besteak beste baporez Visingsö- ra joan ziren. Twainek Kellgrenen tratamenduari garai hartan AEBetan goraka zihoan osteopatiarekin zuen antz handia hartu zion, eta batez ere txunditua geratu zen Vättern lakuko ilunabarrei buruz:

« I shall never see another sunset to begin with it this side of heaven...

This is the place to be. I have seen about 60 sunsets here; and a good 40 of them were clear and away beyond anything I had ever imagined before for dainty and exquisite and marvellous beauty and infinite change and variety. America? Italy? The tropics? They have no notion of what a sunset ought to be. And this one--this unspeakable wonder! It discounts all the rest. It brings the tears, it is so unutterably beautiful.

»
Mark Twain, Sannatik 1899ko irailaren 6an bidalitako gutunean

Jönköpingen izandako garaian, Mark Twain-ek My Boyhood Dream eleberria eta To Above Old People poema idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Huvudbyggnaden på Sanna, Henrik Kellgrens hälsocenter på 1800-talet i Vättersnäs, Jönköping.» digitaltmuseum.se (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  2. Vissa källor anger början av juli
  3. «Gula Sanna, massageinstitut för kungliga och andra fina - Jnytt» web.archive.org 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu