Steam[1] banaketa digitaleko bideojokoei zuzendutako plataforma bat da, Valve Corporation enpresak garatutakoa. 2003ko irailean sortu zen, eta bere bideojokoen eguneraketa automatiko bat eskaini nahian sortu zuen Valvek, baina azkenean hirugarrengoen jokoak ere sartzen joan ziren. Steam-ek pirateriaren aurkako babesa eskaintzen du,[2][3] baita zerbitzari pribatuak, bideo erretransmisioak eta sare sozialen zerbitzuak ere. Software honen bidez bideojokoen instalazio eta aktualizazio automatikoak eskuragarri daude, eta beste erabiltzaileekin taldeak sortzeko aukera ematen du, horretarako lagun lista bat inplementatuz. Gainera, hodeiean gordetzeko zerbitzua ere badu, datuak gordetzeko, eta jokoetan hitz egiteko edota txata erabiltzeko aukera dago.

 Steam (zerbitzua)
Jatorria
Sortzailea(k)Valve Corporation
Sorrera-urtea2003
Argitaratze-data2003
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa1.0.0.79
Ezaugarriak
EuskarriaAndroid, Microsoft Windows eta UNIX-moduko
Programazio-lengoaiaC++, Java eta Objective-C (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, macOS, Linux, Android, iOS eta Windows Phone
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Kokapena
JabeaValve Corporation
Ekoizpena
GaratzaileaValve Corporation

store.steampowered.com
Facebook: Steam Twitter: Steam Edit the value on Wikidata

Garatzaile txiki independente zein korporazio handiek erabiltzen dute, haien bideojokoen eta erlazionatutako multimediaren zabalkuntza lortzeko.

Abantaila hauek guztiez baliatzeko erregistroa egitea beharrezkoa da. Horretarako guztiz doakoa den kontu bat sor dezakezu, eta kontu horri lotuta egongo dira erositako bideojoko guztiak.

Historia aldatu

Steam 2003an sortu zen, irailean. Dagoeneko existitzen ziren bideojokoen[4] (Counter Strike, Day of Defeat, ...) aktualizazio zein instalazioa errazteko nahiarekin sortu zen. 2004-ean Half Life 2 bideojokoa garatu zen Steam-erako, eta web orrialde batean erregistratuz aktiba zitekeen. Jokoak biltzen zituen interfaze bat zen, eta txat zein ahots sostengua zuen. Gainera Amazon-eko hiperestekak zituen falta ziren jokoentzat. 2007an SteamCommunity sortu zen erabiltze denboraren erregistrorako eta Valveren joko digitalak saltzeko. 2008an web orrialdea jokoak digitalki saltzeko web orrialde gisa azaldu zen. Lehenik, Valveren joko propioak saltzen ziren, baina gero beste hainbat azaldu ziren, Bethesda Softworks, Activision, Rockstar Games, Square Enix, 2K Games eta Sega, adibidez. Printzipioz denak web orrialdetik zuzenean erosten dira, esta softwarea soilik hauek jaisteko erabiltzen da. 2010ean, UI Update[5] deiturikoak zuzenean aplikazioan esploratzeko eta erosteko ahalmena barneratu zuen, eta aplikazioaren kolorea berdea izatetik beltza izatera pasa zen. 2012an jokoez gain programa gehiago saltzen hasi zen[6], Portal 2 jokoaren mapa editore batetik eta Big Picture-tik hasita. 2014ean, Steam-ek musika motore bat zuen soinu-bandak saltzeko oinarri gisa, baina edozein mp3 gisa ere erabilgarria zen.[7]

2016ko urtarrilean, Steam-ek dagoeneko 7300 baino joko gehiago zituen[8], eta hauetatik 2700 baino gehiago OS X-rekin eta 1700 baino gehiago Linux-ekin bateragarriak dira. Gainera, 142 milioi erabiltzaile kontu inguru zeuden erregistratuta ere[9]. 2017ko azaroan, aldibereko jokalarien marka hautsi zuten, 17 milioi jokalarirekin.

2016ko maiatzean, Steam-ek errebisio edo analisis sistema eraldatu[10] bat estreinatu zuen, eta honen bidez jokalarien iritziak pertsonifikatu zitezkeen. Azken hau data eta erabilgarritasuneko klasifikazio periodiko baten bidez egiten da, PC jokoetara zuzendutako plataformaren erabiltzaileen beharretara egokituz.

Eskurapena eta mantenua aldatu

Steamen zerbitzu nagusia erabiltzaileei software birtualeko liburutegietatik ordenagailuetara jokoak eta beste software bat deskargatzeko aukera ematea da. Steamen integratzen diren jokoak disko gogorrean gordetzen dira, .gcf luzapenarekin konprimatu gabeko fitxategi bakar gisa (Game Cache File). STEAMek .gcf fitxategirako beharrezkoa izango den espazioa esleitzen du jokoa deskargatzen amaitu aurretik, fitxategi handiak deskargatzean gertatzen den zatiketa murrizteko eta diskoko fitxategien irakurketa-errendimendua hobetzeko. .gcf fitxategien bidez, jokoak eramangarriagoak dira, erabiltzaileek artxibo garrantzitsuetan nahi gabeko idazketak egitea ekiditen du, baliabideak errazago aldatzen dira eta edukia baliozkotzeaz baliatzen da erroreen bilaketarako. Steamen integratzen ez diren jokoetarako, ez dago cache-fitxategirik. Kasu horietan, .ncf luzapenak sisteman beste leku batean hainbat fitxategi solte dituen direktorio bat dagoela adierazten du. Erabiltzaileek Steam konfigura dezakete automatikoki instalatu dituzten garatzaileen softwarearen eguneratzeak jasotzeko, edo, nahi izanez gero, eskuz ere has dezakete prozesu hori. Bezeroak jokoen fitxategien babeskopia bat egiteko aukera ematen die erabiltzaileei, baita zenbait jokoren edukia ezabatzekoa ere, ordenagailuetan espazioa lortu ahal izateko.

Denda aldatu

Steam-ek denda digital bat du, Valve Store (Valve denda) deiturikoa. Bertan bideojoko digitalak eskuratzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Jokoa erostean, jokoa kontuari lotuta geratuko da, horrela nahi duzun tokian erabiltzeko kontua izanez gero. Bestalde, bideojoko hauek oparitzeko aukera ere badago, zure lagunen listatik pertsona bat aukeratuz eta honi eskainiz. Joko hauek Steam-en artxibo transferentzia protokolo bat erabiliz garraiatzen dira, nazioarteko zerbitzari[11] sare bat erabiliz. Steam-ek hainbat txanpon ezberdinetan saltzen ditu bere produktuak: dolarrrak, euroak, errealak, liberak, errubloak, hainbat herrialdetako pesoak eta sol berriak. Diru unitateak edo txanponak kokapenaren arabera aldatzen dira. [12] 2010eko abendutik Webmoney ordainketa modua ere onartzen da hainbat herrialde europeo eta asiatikoetan. Denda erabiltzailearen kokapenaren arabera aldatzen da, eta hainbat joko dataren arabera muga daitezke dendan, baita banatzaileekin izandako akordioen arabera ere.

Bideojoko asko erregistratzeko aukera dago, gero berriz ere deskargatzeko aukera izanik zure kontuan.[13] Horretarako produktu kodea erabiltzen da. Erabiltzaileek ere kodeak erosi ditzazkete beste saltzaileengandik, eta gero Steam-en erabili kode hauek kontuetan jokoak sartzearren. Horrez gain, kanal bat ere eskaintzen da jokoen DLC-en deskargetarako.[14]

Erabiltzaileek ere Steam-etik kanpoko jokoak gehitzeko aukera dute, errazagoa izateko jokoen atzipena. Horrela, Steam-en softwaretik izango dira atzigarri erabiltzaile oron bideojoko guztiak. Gainera, Valve-k aldaketa batzuk eskaintzen ditu doainik, eta VAC, lagun lista, zerbitzari bilaketa eta bideojokoek onartzen dituzten hainbat ezaugarri ere eskaintzen ditu.

2011n zehar Valve doako bideojokoak eskaintzen hasi zen (Global Agenda, Spiral Knights, ...). Team Fortress 2 ere doako bideojoko izatea zuten helburu.[15] Steamworks-en sostenua eskaintzen hasi zen ere, mikrotransakzioak burutzeko Steam-en erosketa kanaletan. Horrela, erabiltzaileek joko hauen artikuluak eros zitzazketen, Team Fortress 2-ren antzera. Gainera, aurrerago ere ireki gabeko opari zein artikuluak elkar aldatzeko aukera inplementatu zen.[16] 2011-ko abenduan kupoi birtualak gehitu ziren Steam-en. Kupoi hauek erabilera bakarrekoak ziren, eta produktuen deskontuak eskaintzen zituzten. Kupoi hauek banatzaileek edota garatzaileek eskaintzen zizkieten erabiltzaileei, eta erabiltzaileek kupoi hauek lagunekin aldatzeko aukera ere bazuten.[17]

Komunitatea aldatu

Steam sare sozial baten parte da, eta erabiltzaileei lagunak identifikatu eta izatea onartzen die. Gainera taldeak osatzeko aukera ere badago komunitatean.[18] Erabiltzaileak idatziko txat edota P2P VoIP bidez komunika daitezke. Gehitutako lagunak zertan ari diren jolasten ikusteko aukera dago, baita talde bateko kideak ere, eta lagunak zure partidetara gonbidatzeko edota beraienera sartzeko aukera eskaintzen da. Foroetan ere iritzia edota laguntza emateko aukera du erabiltzaile orok.

2010eko urtarrilean, Valve-k aitortu zuen 25 milioi kontuetatik 10 milioi Steam-eko komunitatean erregistratuta zeudela.[19] Erabiltzaile bakoitzak bere orrialde pertsonala dauka, eta bertan bere talde zein lagunak azaltzen dira. Horrez gain, nahi izanez gero bere jokoak eta hauetan lortutako lorpenak ere azaltzen dira. Gainera, desiratutako jokoak eta beste hainbat aukera sozial ere ikusten dira. Esan bezala, erabiltzaileek informazio hau ezkutatzeko aukera dute nahi izanez gero.[20]

Steam-en bezeroa OpenID hornitzaile bilakatu da, hirugarrengo webguneei Steam-eko identitateak erabiltzeko aukerak emanez, inolako Steam-eko egiaztagiririk emateko beharrik gabe.[21]

Steamworks bidez zerbitzariak nabigatzeko eta online partidak bilatzeko aukera ematen da. Patida hauek bilatzerakoan, lagunekin gela erakoak osatzeko aukera eskaintzen da, horrela partidak batera jolasteko. Iruzur aurkako zerbitzua eskaintzen da ere, Valve Anti-Cheat (VAC) deiturikoa. Zerbitzu honen bidez online partidetan iruzur egiten duten jokalariak detektatu eta salatzen ditu, partidetatik botaz.[22]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Steam Store» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  2. «Steam DRM (Steamworks Documentation)» partner.steamgames.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  3. «DRM Weekly News | Defective by Design» www.defectivebydesign.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  4. «The history of Steam - Natus Vincere Website» web.archive.org 2017-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  5. «A Brand New Steam» web.archive.org 2010-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  6. (Ingelesez) published, Kevin Parrish. (2012-10-03). «Steam Now Selling Non-Gaming Software» Tom's Hardware (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  7. (Ingelesez) Hoffman, Chris. «How to Add Your Music Library to Steam and Use the Steam Music Player» How-To Geek (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  8. (Ingelesez) «Steam Search» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  9. «Games sales» SteamSpy - All the data about Steam games (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  10. (Gaztelaniaz) Díaz, Alejandro. «Steam modifica su sistema de reviews» Alfabetajuega (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  11. «Steam: Game and Player Statistics» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  12. (Ingelesez) «News - European Local Currency Available» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  13. (Ingelesez) «Steamworks - Build & Distribute Your Games on Steam» partner.steamgames.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  14. (Ingelesez) «News - Steam offers gamers in-game downloadable content» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  15. (Ingelesez) Brown, Mark. «Valve Introduces Free-to-Play Games to Steam» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  16. (Ingelesez) Cifaldi, Frank. «Valve's Steam Trading Leaves Beta, Adds Portal 2 Support» www.gamasutra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  17. (Ingelesez) Curtis, Tom. «Valve Ups Monetization Options With Steam Coupons» www.gamasutra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  18. (Ingelesez) «Video Game News & Reviews» Engadget (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  19. (Ingelesez) «News - Steam Realizes Extraordinary Growth in 2009» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  20. «Steam rating - Valve Developer Community» developer.valvesoftware.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  21. «Steam Community :: Steam Web API Documentation» steamcommunity.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  22. (Ingelesez) «Steam Support :: Valve Anti-Cheat (VAC) System» help.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).

Kanpo estekak aldatu