Station Eleven (telesaila)
Station Eleven 2021eko estatubatuar telesail laburra da, Patrick Somervillek HBO Maxentzat egina. Emily St. John Mandel idazle kanadiarraren izen bereko eleberriaren egokitzapena da, baina aldaketa nahiko handiak daude bataren eta bestearen tramaren artean.[1]
Sinopsia
aldatuGripe izurri batek zibilizazioaren gainbehera ekarri du 2020. urtearen inguruan. 20 urteren buruan antzezle talde ibiltari batek itxaropenari helduko dio mundu berri horretan bizirik irauteko. Pertsonaia batzuen bizitza pandemia baino lehenago ere gurutzatu ziren, Kirsten eta Jeevan pertsonaia nagusiak pandemiaren eztandaren une berean elkartu ziren, eta 20 urteren buruan batzuen eta besteen bizitzak nolabait berriro lotzen dira traman.
Telesailak arteari gorazarre egiten dio gizateriaren garairik ilunenean.[2]
Aktoreak
aldatu- Mackenzie Davis: Kirsten
- Matilda Lawler: Kirsten (gaztea)
- Himesh Patel: Jeevan Chaudhary
- David Wilmot: Clark Thompson
- Nabhaan Rizwan: Frank Chaudhary
- Daniel Zovatto: Tyler Leander
- Julian Obradors: Tyler (gaztea)
- Philippine Velge: Alexandra
- Lori Petty: Sarah
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Adams, Sam. (2022-01-14). «Station Eleven’s Creator Explains Why He Changed the Book’s Ending» Slate ISSN 1091-2339. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ «Station Eleven» Berria 2022-01-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |