Stanley Miller
Stanley Lloyd Miller (Oakland, Kalifornia, 1930eko martxoaren 7a - National City, Kalifornia, 2007ko maiatzaren 20a) estatubatuar kimikaria izan zen.
Stanley Miller | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Stanley Lloyd Miller |
Jaiotza | New York, 1930eko martxoaren 7a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | National City (Kalifornia), 2007ko maiatzaren 20a (77 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Chicagoko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Hezkuntza-maila | Ph.D.a |
Tesi zuzendaria |
Harold Clayton Urey, 29 April 1893 - 5 January 1981 (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) |
Jeffrey L. Bada (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, biologoa, unibertsitateko irakaslea eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza |
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala American Association for the Advancement of Science (en) ![]() |
1952an, Lurreko atmosfera primitiboaren baldintzak simulatuz, molekula organiko konplexuak lortu zituen sintesi bidez, bizitzaren aurrendariak. Saio horren bidez frogatuta utzi zuenez, atmosfera primitiboan, eguzki-izpi, izpi ultramore eta abarreko energiak, atmosferako eta ozeanoetako gai inorganikoetan ekinez, molekulen sintesia eragin zezakeen. Millerren saiotik bi ondorio atera daitezke: antzeko sintesi batek mailaz mailako eboluzio-prozesu luzea sortu zuela, edota sintesiak berak espaziotik inportatutako bizitza zabaltzeko baldintza egokiak sortu zituela planetan.
Honako erreakzioa lortu zuen: H2O (g) + CH4 (g) + NH3 (g) + Energia -> Aminoazidoak
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.