St David's Hall, galesez Neuadd Dewi Sant, Galesko Cardiff hiriburuan dagoen kontzertu areto bat da. Galesko kontsertu emanaldi eta ekitaldietarako zentro nazionala da.

St David's Hall
St David's Hall eraikinaren sarrera gauez, 2014.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
EskualdeaCardiff
HiriaCardiff
Koordenatuak51°28′49″N 3°10′36″W / 51.4803°N 3.1767°W / 51.4803; -3.1767
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982
JabeaCardiff Council (en) Itzuli
Arkitektura
EraikitzaileaLaing O’Rourke (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaArup (en) Itzuli
EstiloaArkitektura brutalista
Ondarea
Webgune ofiziala

1982an Seymour Harris Partnership ingeles arkitektura estudioak eraiki zuen eta 2.000 ikusleentzako edukiera du. Hiriaren erdigunean dago, izen berdineko merkataritza-gunearen alboan.

Galesko abesgintza eta abesbatzen usadio handiari jarraituz bertan urtero "BBC Cardiff Singer of the World Competition" abeslarien lehiaketan ospatu ohi da, bere mailako munduko lehiaketa garrantzitsuenen artean dagoelarik. Lehiaketak "baritonoen gudua" ezizena jaso zuen, urte batez Bryn Terfel galestar tenorea eta Dmitri Hvorostovsky errusiar tenorea lehiatu eta azkena irabazle suertatu zenean. Galesko prom musika ospakizunen eta unibertsitate ekitaldien kokalekua ere bada.

Kanpo estekak aldatu