St. James's Gate Brewery

St. James's Gate garagardotegia» orritik birbideratua)

St. James's Gate Brewery (irlanderaz: Grúdlann Gheata Shan Séamuis) Dublingo garagardo fabrika da, Guinness garagardo ospetsua ekoizten duena.

St. James's Gate Brewery
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1759
JabeaDiageo

Historia

aldatu

1755ean, Arthur Guinness garagardoa ekoizten hasi zen Leixlip hirian, Irlandako Kildare konderrian. Lau urte geroago, Dublingo St. James's Gate Breweryra aldatu zen. Horretarako, 9.000 urterako alokatu zuen garagardo fabrika zahar bat, urtean 45 liberako errenta ordaintzearen truke. Hasierako lantegi horrek 4 akreko azalera zuen (1,6 hektarea).[1]

1770eko hamarkadan hasi zen egiten porter izeneko garagardo beltza, jatorria Londresen zuena. 1796an esportatu zuen aurrenekoz Porter garagardoa Ingalaterrara, Dublingo portutik abiatu zen itsasontzi batean. Arrakasta handia izan zuenez, 1799tik atzina garagardo beltza besterik ez zuen ekoitzi.[1]

1838an Irlanda osoko garagardo fabrikarik handiena bilakatu zen; 64 akreko azalera zuen orduko. 1886an, berriz, munduko handiena ere bihurtu zen.[2] Gaur egun ere stout motako garagardoa ekoizten duen munduko fabrikarik handiena da. XIX. mendean eta XX.aren hasieran, inguruko eraikin gehienak Guinnessen jabegoa ziren, langileak bizi ziren etxeak barne. Indarretxe bat ere zeukan, behar zuen elektrizitatea sortzeko.[3]

Guinness Storehouse

aldatu

Fabrikan bertan, Guinness Storehouse izeneko museoa dago, Guinness garagardoaren 250 urteko ibilbide historikoa erakusten duena. Amaieran, eraikinaren azken solairuko tabernan pinta bat Guinness dohain edateko aukera eskaintzen du.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b The story of Guinness. guinness-storehouse.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-28).
  2. When Brick Lane was home to the biggest brewery in the world. zythophile.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-6-30).
  3. Power House, Guinness Brewery, St. James’ Gate, Dublin 8. builtdublin.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-29).
  4. Guinness Storehouse: Welcome to the Home of Guinness. guinness-storehouse.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-30).

Kanpo estekak

aldatu