Porterra ale (garagardoa) mota bat da, Malteatuaren usaina eta lupuluaren mingostasuna ditu. Oro har, gogorra eta iluna da. Batez beste, kaltzio, karbonato, kloruro eta sulfatoen eduki handiarekin egiten da, eta gypsum, ClCA eta Co3Ca bezalako gatzak eransten zaizkio urari. Praktika honi, burtonizazioa izenarekin ezagutzen da.

Göteborgeko Carnegie Porter, Suedia

Porterra XVIII. mendean jaio zen, pale ale, "Stale" ale eta Brown aleren arteko nahasketa gisa eta % 6 alkoholarekin bolumenean. Londresko hornikuntza-merkatuetan lan egiten zuten garraiolarien (porters) artean oso hedatua zelako du izena.

Porterra, berriz, Stout garagardoarekin lotzen da herritarrentzat, garagardotegi bakoitzak ekoizten zuen graduazio altueneko garagardoa ( % 7 - % 8 alkohol bolumenean). Horrela, porter indartsuenak Stout porterrak ziren, eta apurka-apurka Stout izenarekin geratu zen.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.