Guinness Stout motako garagardo beltza da.

Guinness
Datuak
Motagaragardo marka, marka erregistratua eta negozioa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1759
Sortzailea
AurrekoakDistillers Company (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: 100064477792771 Instagram: guinness Edit the value on Wikidata

Aurreneko aldiz, Arthur Guinness garagardogileak ekoiztu zuen Irlandan dagoen Kildare konderriko Leixlip herrian zuen bere lehenengo garagardotegian, nahiz eta handik denbora gutxira gaur egun hain ezaguna den Dublingo St. James's Gate Brewery garagardotegira mugitu. Guinness garagardoa 1759tik aurrera ekoiztu izan da. Garagardoa porter eran dago oinarrituta, bere jatorria Londonen 1700. urte inguruan du. Mundu osoko garagardo marka ezagunenen artean dago eta munduko herrialde gehienetara esportatua da. Imitatzaile ugari garaitu ditu merkatuan. Bere zaporearen ezaugarri nabariena hartzidurarik gabe mantentzen den garagar txigortuan datza. Urteetan zehar garagardoaren zati bat zaharkitu edo ondu egiten zen esneki zapore antzeko bat har zezan, baina Guinnessek prozesu hau gaurko egunez egiten jarraitzen duen esateari uko egiten dio. Bere ezaugarri nagusia den apar lodi, zuri eta krematsua, edukiari gehitzen zaion nitrogenozko nahasketa batean datza.

Guinness garagardoa erabateko kasu berezia da, lantegi pribatu batek egindako alkoholdun edari baten markak herri alde oso baten arima irudikatzera iritsi baita: Irlanda. Guinness garagardoa, bere eskubidez erabateko erakunde edo instituzioa da Irlandan, herrialde irlandarra ordezkatzera ailegatuz. Irlandan, garai guztietako edari alkoholdun salduena bilakatu da. Guinness & Co. lantegiak urtero 2.000 milioi eurotako etekinak lortzen ditu garagardo honi esker. Gaur egun eta 1932 urtetik aurrera, Guinness, Diageo garagardogile multinazionalaren jabegoa da, egoitza Londonen duelarik. Guinness UDV eta Grand Metropolitan plc taldeen arteko batasunaren ondorioz.

Historia

aldatu
 
Arthur Guinness-en irudia (1923)

Arthur Guinness garagardogileak ale motako garagardoa ekoizten 'Leixlipen hasi zen, Kildare Konderrian, Irlandan, eta, denbora gutxiren buruan, Dublingo St. James's Gate Brewery garagardotegira mugitu zen, 1759ko abenduaren 31n. Egun honetan, 9.000 urtetarako alokairu hitzarmen bat sinatu zuen urteko 45 £ ordainduz.[1]. Alokairu hitzarmen hura Dublingo Guinness Lantegiaren Museoan ikus daiteke gaur egun. Hamar urte ondoren, 1769an, Guinnessek produktua lehenengo aldiz esportatu zuen, sei kupel Ingalaterrara bidaliz.

Garagardo hau uste da stout motako lehenbizikoa izan zela. Halere, Guinness-arekin zerikusia duen Stout-ari buruzko aurreneko erreferentzia dokumentala 1769ko Egerton Eskuizkribua izan zen, Arthur Guinnessen jaiotza baino 50 urte lehenago. Guinness inguruko Stout hitzaren aurreneko erabilera bere 1820ko stout-Porter izan zen. Guinness-ek 1974 ekoiztu zuen bere azken porter garagardoan.

XIX. mendean Britainiar Inperioaren zabalkunde etengabearekin batera, Guinness Garagardotegiaren esportazioak ere hedatuz joan ziren hainbat eta hainbat herrialdeetara: 1811n, Lisboa (Portugal); 1820an, Guernesey, Barbados, Trinidad eta Tobago, Sierra Leona; 1840an, New York (AEB); 1858an, Zeelanda Berria etab.

Londresko Park Royaleko Guinness brewery garagardotegia 2005ean itxi zen. Guinness-aren produkzioa St. James's Gate Brewery Dublin bezala saltzen zen Erresuma Batuan. Erresuma Batukoa jendeak bazekien Irlandan ekoiztutako garagardoak Londresen ekoiztutakoak baino zapore atseginagoa zuela. Guinness garagardotegia kalitate kontrolen ezartze eta hobetzearen aitzindariak izan ziren. Hau burutzeko William Sealy Gosset kontratatu zen, bere ikerketak "Student" ezizenez argitaratuz.

Guinness-en Logoa

aldatu
 
Guinness garagardoaren iragarki bat Irlandako pub edo taberna batean. "Lovely day for a Guinness ("Egun zoragarria Guinness batentzat").

Guinness garagardoaren logoak izaera oso handia du Irlandan eta baita Britainia Handian. Munduan zehar ere logoak publizitate-indar intrintseko sendoa du inolako zalantzarik gabe. Guinness marka hainbat ezaugarriri lotuta dago: indarra, pazientzia eta bizi ona.

Logoak, Dublingo Trinity College Unibertsitatean irudikatuta dagoen Brian Boru irlandar erregearen zeltiar harpa erabiltzen du. Harpa mota hau XIV. mendeko eredu bat da eta XVI. mendetik aurrera Irlandako Ikur Nazionala bezala hartu zen, Henrike VIII.a Ingalaterrako errege zen garaitik hain zuzen ere. Guinness garagardotegiak Harpa hau 1862. urtetik aurrera bereganatu du bere ikur gisa eta 1876.tik aurrera behin-behineko logotipo moduan.

Guinness-en beste logotipo esanguratsua tukan hegazti tropikala da. 1940 inguruko marrazkia eta honako esaldi edo leloa zekarren berekin bat; "Toucans in their nets agree. Guinness is God For You. Try some today and see what one or toucan do". Euskaraz: "Tukanak habietan konforme daude. Guinness Zuretzako Ona da. Saiatu zaitez gaur eta bat edo bi (garagardok) zer egiten duten ikusiko duzu". Jatorrizko ingelesezko esaldian hitz-joko bat egiten da: "Toucan / Two can" hitzen artean, "Tukan hegaztia" eta "bi garagardoek egin dezaketena".

Osagaiak

aldatu

Maltaz eginiriko Guinness garagardoa (Guinness stout) honako osagaiak ditu: ura, garagarra, malta, lupulua eta garagardogile legamia. Bere ekoizpenean Wicklow Mendietako ura erabiltzen dela esan ohi da. Garagarraren zati bat zuritu eta txigortu egiten da, Guinness-aren ezaugarria den kolore errubi ilun eta zapore berezia emanaz. Pasteurizatu eta filtratu egiten da.

Garagardoa kupeletan merkaturatzen da (Draught beer) eta nitrogeno (N2) eta karbono dioxido portzentajea batzuk ditu. Nitrogenoa karbono dioxidoa baino (CO2) disolbagarriagoa da, honek kupel edo eduki metaliko hauetan biltzeko egoki egiten baitu garagardoa edari karbonatatua bilakatu gabe. Gas disolbatuaren presio altuek, burbuila txikiak sortu daitezen laguntzen du eta zerbitzatzerakoan Guinness-en ezaugarri nagusi den apar txuri eta lodia agerrarazten. Guinness-aren kremositatea bere karbono dioxido kopuru txikiari esker ematen da, modu honetan, presio altuko gasaren erabilerarekin burbuila txikiak sortzen dira. Original Extra Stout izeneko garagardoaren bertsioak gustu ezberdina du eta karbono dioxidoa besterik ez du, zapore garratzagoa lortuz.

Guinness eta osasuna

aldatu
 
Iturritik «bikain jaurtitako» Guinness pinta bat, aldamenean gurindun ogitarteko bat duelarik.

Nahiz eta "edalontziko janaria" edo "ogi likidoaren" ospea izan, Guinness garagardoak pinta inperial (1460kJ/L) bakoitzeko 198 kalori besterik ez ditu, kopuru berdineko esne gaingabetu edalontzi bat edo laranja zukuzko edalontzi batek baino gutxiago. Guinnessa ez da barazki-jaleentzako garagardo aproposena, fintzeko iktiokola erabiltzen baitute, arrainetatik datorren osagaia.

Adituen azterketen arabera Guinness-a ona omen da bihotzarentzat. Ikerlariek zenbait fruitu eta barazkietan aurkitzen diren antioxidatzaileak bilatu dituzte Guinness-aren osagaietan, hauek osasunarentzat onuragarri omen dira arterietako paretetan ematen den kolesterol pilaketa geldotu egiten baitute.

1920ko hamarkadan Guinness Konpainiak iragarki kanpaina handi bati ekin zion merkatu berrien bila -jendeak konpainiari zera esan zion: pinta bat edan ondoren askoz ere hobe sentitzen zirela- nonahi ikus daitekeen "Guinness is God for You" ingelesezko lelo famatu eta historikoaren jaiotza izan zen (euskaraz "Guinness Zuretzako Ona da" eta irlandar gaeleraz "Is Fearr thú Guinness").

Nola zerbitzatu

aldatu
 
Guinness garagardo beltz pinta bat bere ezaugarri ospetsua den apar lodi eta zuriarekin.

Guinness garagardoa hotz zerbitzatzen da, aurretik hozkailuan denbora labur batez egon behar du tenperatura egokian zerbitzatu eta edan dadin. Nitrogenoaren ezaugarri apartsua dela eta, garagardoa iturritik edalontzira aurrenekoz jaurtitzean atsedenaldi bat eman behar zaio (batez beste, 1 minutu eta 90 segundoren artekoa) gasa erabat desagertu baino lehen eta ondoren bigarren jaurtiketa egiten da. Atsedenaldi hau aitzakiatzat hartuta Guinnessen iragarkiek askotan erabili izan dute goiburu hau: "Good things come to those who wait" ("Gauza onak, itxaroten dakiten horiei iristen zaizkie"). Zenbait zerbitzari eta tabernen jabeek, garagardoaren aparrean shamrock (hirusta) moduko diseinu sinplea irudikatzen duen markagailu antzeko bat diseinatu dute, garagardoa bere nahitaezko atsedenaldia egokia egin duen erakusgarri.

Guinness garagardo motak

aldatu

Guinness stout garagardoa aldaera eta zapore ezberdinetan aurki genezake, hauek direlarik:

  • Kupeleko Guinness-a (Draught beer ingelesez) kupeletan saltzen delarik (kegs) 4,1 a 4,3% alkohola duelarik bolumeneko.
  • Extra Cold Draught, kupeletan saltzen da eta hozkailuetan jartzen da, 4,1 a 4,3% alkohol bolumen bakoitzeko.
  • Guinness Draught Botilaratua, patentatutako «rocket widget» deritzon gailua du, honen bitartez kupel barneko garagardoaren nitrogenizazioa eragitea lortzen da. —4,1 a 4,3% arteko alkohol bolumenekoa.
  • Guinness-en beste zenbait mota hauek dira: Guinness's Brite Lager, Guinness's Brite Ale, Guinness Light, Guinness XXX Extra Strong Stout, Guinness Cream Stout, Guinness Gold, Guinness Pilsner and Guinness Special Light.
  • Guinness garagardoaren azpiproduktua, Guinness Yeast Extract (GYE) izeneko da, 1950.eko hamarkadan ekoiztua izan zelarik.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
 
Guinness Original/Extra Stout garagardoa.
  • Patrick Lynch and John Vaizey - Guinness's Brewery in the Irish Economy: 1759-1876 (1960) Cambridge University Press
  • Frederic Mullally - The Silver Salver: The Story of the Guinness Family (1981) Granada, ISBN 0-246-11271-9
  • Brian Sibley - The Book Of Guinness Advertising (1985) Guinness Books, ISBN 0-85112-400-3
  • Peter Pugh - Is Guinness Good for You: The Bid for Distillers – The Inside Story (1987) Financial Training Publications, ISBN 1-85185-074-0
  • Edward Guinness - The Guinness Book of Guinness (1988) Guinness Books
  • Michele Guinness - The Guinness Legend: The Changing Fortunes of a Great Family (1988) Hodder and Stoughton General Division, ISBN 0-340-43045-1
  • Jonathan Guinness - Requiem for a Family Business (1997) Macmillan Publishing, ISBN 0-333-66191-5
  • Derek Wilson - Dark and Light: The Story of the Guinness Family (1998) George Weidenfeld & Nicolson, Ltd., ISBN 0-297-81718-3
  • S.R. Dennison and Oliver MacDonagh - Guinness 1886-1939: From Incorporation to the Second World War (1998) Cork University Press, ISBN 1-85918-175-9
  • Jim Davies - The Book of Guinness Advertising (1998) Guinness Media Inc., ISBN 0-85112-067-9
  • Al Byrne - Guinness Times: My Days in the World’s Most Famous Brewery (1999) Town House, ISBN 1-86059-105-1
  • Michele Guinness - The Guinness Spirit: Brewers, Bankers, Ministers and Missionaries (1999) Hodder and Stoughton, ISBN 0-340-72165-0
  • Mark Griffiths - Guinness is Guinness: The Colourful Story of a Black and White Brand (2004) Cyan Communications, ISBN 0-9542829-4-9
  • Tony Corcoran - The Goodness of Guinness: The Brewery, Its People and the City of Dublin (2005) Liberties Press, ISBN 0-9545335-7-7

Kanpo estekak

aldatu