Spirillum
Spirillum generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, itxura kiribila dutenak. Aerobio hertsiak dira (mikroaerofiloak) eta kimiorganotrofoak. Muturreko flageloen bidez mugitzen dira eta gehienak uretan bizi dira.
Spirillum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Betaproteobacteria |
Ordena | Nitrosomonadales |
Familia | Spirillaceae |
Generoa | Spirillum Ehrenberg, 1832 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Morfologiari dagokionez nolabaiteko antza dute espiroketekin (Spirochaeta, Treponema, Leptospira...), baina sailkapen taxonomiko desberdina dute. Dena den, Spirillum-ek flageloak ditu, eta espiroketek ez.
Garai batean genero honetan espezie asko zeuden, baina haietako asko geroago beste genero batzuetara pasatu ziren.
Spirillumen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:
- aerobio hertsiak (O/H: +/-)
- poli-beta-hidroxibutoratoaren pikorrak ditu (PHB) [1]
- oxidasa (+)
- katalasa (+)
- indol (-)
Bakterio hauek ugariak dira materia organikoz aberatsak diren inguruetan (adibidez, hondakin-uretan)
Genero honetan dagoen patogeno bakarra Spirillum minusa da, sodoku edo arratoi-hozkadagatiko sukarra eragiten duena. Izena berak dioenez, gizakiari hozka egiterakoan sortzen dute infekzioa arratoiek.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Krieg, Noel R. 1976. "Biology of the chemoheterotrophic spirilla." Bacteriological Reviews, vol. 40, no. 1. American Society for Microbiology. 55-115 orr.